Bilboko Euskal Museoak 16.000 bisitari baino gehiago izan ditu

Bizkaie! 2026-06-23 07:40   Kulturea

Zabaldu ondorengo lehen hamaika egunetan.



Museo barrituak euskal kulturarako sarbide izateko dauen posizinoa erakutsi eta Unamuno plazako guneak udagoienean pixkanaka-pixkanaka edegiko dirala jakinarazo dau; era berean, bagiletik abuztura Bizkaiko instituzinoak bisita gidatuak doban eskainiko ditu.

Bilboko Euskal Museoak 16.000 bisitari baino gehiago izan ditu zabaldu danetik lehenengo hamaika egunetan. Inaugurazino-aldi honetan dobako sarrereak aukerea emon deutse milaka laguni museoko proposamen museografiko barria deskubriduteko, bai eta ondarean, memoria, identidadea eta garaikidetasuna buztartzeko topagune izateko be.

Barriro edegi eta gero, Bilboko Euskal Museoak bere kultura-programazioa zabaltzen jarraitzen dau eta erakusketa-proposamen garrantzitsu bi nabarmendu daitekez:

  • Garagarrilaren 1etik aurrera, Klaustroak Bilboko erraldoiak erakusketea eskainiko dau, museoaren ibilbidean klasikoa dan erakusketea, Bilboko jai-ondareko elementu ezagun eta maitatuenetako batera hurbiltzeko aukerea emongo dauena.
  • Garagarrilaren 8an, Kukulaguneak Ra Asensiri harrerea egingo deutso, Uhinak erakusketeagaz. Proposamen garaikide honek Bilboko Euskal Museoaren bildumearen berrinterpretazino personala eskaintzen dau gaur egungo begirada artistiko baten bitartez, eta ondarearen eta sorkuntza garaikidearen arteko alkarrizketa bereziak ezartzen ditu.

Barrikuntzen artean nabarmentzekoak dira ondokoak

  • Itsasadarraren gelearen edegierea, uribilduaren bilakaera historiko eta sozialari eta itsasadarragaz dituan hartu-emon estuei eskainia.
  • Biltegi Bisitagarria, museoak konserbautako funtsen zati bat gertutik ezagutzeko aukerea emongo deuskuna. Aldi baterako erakusketen areto barria, askotariko erakusketa-proiektuak hartzen dituana.
  • Euskal kultura gastronomikoa erdigunean jarten dauen Lapikotik izeneko gune bereziak edegiko ditu ateak. Bertan, bultzatu nahi da Euskadiko kultura-ondare garrantzitsuenetako bat, gastronomia, hain zuzen, esperimentetan ikastea eta zabaltzea, betibere tailerren bidez.

Bisita gidatuak uda osoan zehar, doban

Euskal Museoaren ateak barriro edegiko dira eguztenetan eta zapatuetan, bagilaren 22tik abuztuaren 21era, dobako bisita gidatuak eskainiko dira (60 minutukoak) museoaren arkitekturea eta museografia barria ezagutzeko. Bisitak doban izango dira (eguaztenetan Museora sartzea doban izango da. Zapatuetan museora sartzeko ordaindu egin beharko da).

Ondokoa izango da ordutegia: eguaztenetan, 11:00etan, 12:00etan, 17:00etan eta 18:00etan eta zapatuetan, barriz, 11:00etan, 12:00etan eta 17:00etan. Parte hartzeko, aldez aurretik izena emon beharko da 94 415 54 23 telefono-zenbakira deituta. Bisitak euskeraz eta gaztelaniaz eskainiko dira.

Ondokoak dira aukerak eguaztenetan: 11:00etan ES / 12:00etan EU / 17:00etan ES / 18:00etan EU.
-Ondokoak dira aukerak zapatuetan: 11:00etan EU / 12:00etan ES / 17:00etan ES.

Ehun urtetik gorako museoa

Ehun urte baino gehiagoko historiagaz eta 50.000 baino pieza gehiagogaz egindako bildumeagaz, Bilboko Euskal Museoak garai barriari ekingo deutso barriztatutako museografiagaz, ondarea, hezkuntzea, ikerketa eta sormen garaikidea buztartuz.

Lehenengo egunetan erregistrautako 16.000tik gorako bisitariek aparteko babesa emoten deutse kultura-proiektu honi, museoaren bokazinoa indartzen dabe, museoaren helburua baita euskal historia, tradizinoa, memoria eta kulturea ezagutarazoteko erreferente nagusia izatea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu