Bilboko auzoetan 'Udako Liburutegiak' izango dira

Bizkaie! 2026-06-22 10:55   Kulturea

Bagilaren 29tik aurrera.



Udako Liburutegiak
Uribarrin, Zorrotzan, Elorrietan, Santutxun, Errekalden eta Miribillan izango dira, eta bertan prensa, liburuak eta aldizkariak jarriko dira jentearen eskura. Udako Liburutegiez gozetako aukerea be izango dabe umeek, eurentzat atondutako kultur jardueretan: olgetak, ipuinkontaketak, ikuskisunak, eta irakurzaletasuna bultzatzeko tailerrak.

Bilboko Udalak uda honetan barriro be eroango ditu liburutegiak auzoetara, Udako Liburutegiak programearen bidez. Programa horrek liburuak, aldizkariak, egunkariak eta irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak eskainiko ditu uriko hainbat plazatan.

Udal Liburutegien Sarearen eskutik, ekimen hau datorren astelehenean, bagilarenn 29an hasiko da eta garagarrilaren 17ra arte gozau ahal izango da Uribarri (Eskolako Landan), Zorrotza (Azoka plazan) eta Elorrieta (Elorrieta parkean) auzoetan.

Ondoren, udako liburutegiak Santutxu (Karmelo plazara), Errekalde (plazara) eta Miribilla (Gernikako lorategietara) auzoetara lekualdatuko dira garagarrilaren 20tik abuztuaren 7ra.

Zerbitzua astelehenetik barikura eskainiko da (jaiegunetan izan ezik), 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

Udalak barriro ekingo deutso programa honi, udan irakurzaletasuna eta liburutegien erabilerea sustatzeko helburuari eutsiz. Ohiko zerbitzuez gan (konsultea, liburuen mailegua, CD, DVD, hemeroteka, Interneteko sarbidea...), Bilboko Udal Liburutegiek, udan, gune horreetara joaten dan publikoari hurbilduko deutse irakurketa, honako zerbitzu honeek eskainiz:

  • Irakurketa zerbitzua: eleberriak, ume eta gazteentzako literaturea, aisialdiari buruzko liburuak, autolaguntza eta bestelakoak jarriko dira jentearen eskura, baita aldizkariak eta prensea be.
  • Liburuak mailegatzeko zerbitzua: publikoak etxera eroan ahal izango ditu interesetan jakozan liburuak, eta bertara bueltau ezarritako epearen barruan. Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegietako txartelik ez dabenek bertan eskatu ahal izango dabe.
  • Irakurketea sustatzeko jarduerak: tailerrak, olgetakk, ipuin-kontalariak, eta ikuskizunak atonduko dira umeentzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu