'Artistak Egoitzan' programako hiru proiektu irabazleak hautatu ditue

Bizkaie! 2026-06-22 09:55   Kulturea

Sleepwalk Collectiveren Actos reflejos, Itziar Maneroren Festa bukatzean eta Angela Millanoren Orro.





Bilboko Udalak, BilbaoEszenako Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez, sorkuntza eszenikoari laguntzeko helburua dauen "Artistak Egoitzan" programaren XVIII. edizinoan hautatutako hiru proiektuak jakinarazo ditu. Dramaturgia eta jantza barrien barruan kokatutako proposamenak dira, dramaturgia barrien eta musikearen barruan kokatzen diranak.

Proposamen irabazleak garapen-fasean dagoz eta ondokoak izan dira: Sleepwalk Collectiveren “Actos reflejos”, Itziar Maneroren "Festa bukatzean" eta Angela Millanoren "Orro". Udaleko Kultura Arloko talde teknikoak osotutako batzorde batek, adituen aholkularitzeagaz, jasotako 37 eskaeren artean hautatu ditu proiektuak.

Artistek garagarrila eta urria bitartean egingo ditue egoitzak eta BilbaoEszenako espazio bat eta laguntza teknikoa izango dabe euren proiektua landu ahal izateko. Proposamenek 4.000 euroko laguntzea jasoko dabe.

Proiektu irabazleak

  • Actos reflejos. Sleepwalk Collective

2021ean sortutako ikerketa eszenikoa da, objektuaren iraunkortasunaren kontzeptutik abiatuta, ume batek objektu bat bere ikusmenetik desagertzen bada, objektu hori eten barik existiduten dala ikasten dauen momentua. Bost urteko lan teoriko praktikoan, proiektuak aztertzen dau ikusmena pixkanaka galtzeak zelan edegi leikezan pertzepzino, presentzia eta munduan orientazino modu barriak, eta zelan beste indar fisiko, sozial, afektibo, politiko edo teknologiko batzuek be mobimentua idazten daben gorputzetan.

Iara Solano Arana sortzaile eszeniko eta ikertzaileak gidatzen dau proiektua, eta bere jardueran esperientziaren muinean jentea kokatzen daben gailu erlazionalak diseinetan ditu.

  • Festa bukatzean. Itziar Manero.

Euskadin 60ko eta 70eko hamarkadetan sortutako mobimentu artistiko eta sozialak ikuspegi feministatik aztertzen dituen ikerketea da, antzerki dokumentala, soinu-collagea eta musika elektronikoa buztartuko dituan obra eszeniko berezia garatzeko. Asmoa da gogoeta egitea musikeak eta, oro har, arteak gizartean daben eraginari buruz, eta galdetzea ia benetako eraldaketa sozial eta politikoa bultzatu leikien, etorkizuna irudikatzen lagunduko deuskun musikea sortuz.

Itziar Manero eta Libe Estebaranz antzezle bilbotarrek jorratu dabe proiektua.

  • Orro. Ángela Millano

Proiektua sorkuntza eszenikorako proposamena da, onomatopeien potentzial performatibo eta koreografikoari buruzko Brrr pla pla plaa ikerketatik sortua. Ikerketa honetan berba horreek bialtzean gorputzetan dituen efektuak, bibrazinoak, uzkurdurak eta erresonantziak aztertu ondoren, Orro lanean onomatopeiak eta horreetatik eratorritako materialak eszenan erabiltea planteetan dabe, elementu fisiko eta koreografiko lez, elementu linguistiko lez erabili beharrean.

Ángela Millano artisteak sorkuntza eta ikerkuntzan oinarritzen dau bere lana, praktika artistiko garaikideen barruan, gorputza eta bere aukera fisiko, politiko eta poetikoak ardatz hartuta.

Bilboko Udalak, BilbaoEszenako Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez, sorkuntza eszenikoari laguntzeko helburua dauen "Artistak Egoitzan" programaren XVIII. edizinoan hautatutako hiru proiektuak jakinarazo ditu. Dramaturgia eta jantza barrien barruan kokatutako proposamenak dira, dramaturgia barrien eta musikearen barruan kokatzen diranak.

Proposamen irabazleak garapen-fasean dagoz eta ondokoak izan dira: Sleepwalk Collectiveren Actos reflejos, Itziar Maneroren Festa bukatzean eta Angela Millanoren Orro. Udaleko Kultura Arloko talde teknikoak osotutako batzorde batek, adituen aholkularitzeagaz, jasotako 37 eskaeren artean hautatu ditu proiektuak.

Artistek garagarrila eta urria bitartean egingo ditue egoitzak eta BilbaoEszenako espazio bat eta laguntza teknikoa izango dabe euren proiektua landu ahal izateko. Proposamenek 4.000 euroko laguntzea jasoko dabe.

Proiektu irabazleak

  • Actos reflejos. Sleepwalk Collective

2021ean sortutako ikerketa eszenikoa da, objektuaren iraunkortasunaren kontzeptua ardatz hartuta, ume batek objektu bat bere ikusmenetik desagertzen bada, objektu hori eten barik existiduten dala ikasten dauen momentua. Bost urteko lan teoriko praktikoan, proiektuak aztertzen dau ikusmena pixkanaka galtzeak zelan edegi leikezan pertzepzino, presentzia eta munduan orientazino modu barriak, eta zelan beste indar fisiko, sozial, afektibo, politiko edo teknologiko batzuek be mobimentua idazten daben gorputzetan.

Iara Solano Arana sortzaile eszeniko eta ikertzaileak gidatzen dau proiektua, eta bere jardueran esperientziaren muinean jentea kokatzen daben gailu erlazionalak diseinetan ditu.

  • Festa bukatzean. Itziar Manero

Euskadin 60ko eta 70eko hamarkadetan sortutako mobimentu artistiko eta sozialak ikuspegi feministatik aztertzen dituen ikerketea da, antzerki dokumentala, soinu-collagea eta musika elektronikoa buztartuko dituan obra eszeniko berezia garatzeko. Asmoa da gogoeta egitea musikeak eta, oro har, arteak gizartean daben eraginari buruz, eta galdetzea ia benetako eraldaketa sozial eta politikoa bultzatu leikien, etorkizuna irudikatzen lagunduko deuskun musikea sortuz.

Itziar Manero eta Libe Estebaranz antzezle bilbotarrek jorratu dabe proiektua.

  • Orro, Ángela Millano

Proiektua sorkuntza eszenikorako proposamena da, onomatopeien potentzial performatibo eta koreografikoari buruzko Brrr pla pla plaa ikerketatik sortua. Ikerketa honetan berba horreek bialtzean gorputzetan dituen efektuak, bibrazinoak, uzkurdurak eta erresonantziak aztertu ondoren, Orro lanean onomatopeiak eta horreetatik eratorritako materialak eszenan erabiltea planteetan dabe, elementu fisiko eta koreografiko lez, elementu linguistiko lez erabili beharrean.

Ángela Millano artisteak sorkuntza eta ikerkuntzan oinarritzen dau bere lana, praktika artistiko garaikideen barruan, gorputza eta bere aukera fisiko, politiko eta poetikoak ardatz hartuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu