Korterraza Gasteiz, 2026 bagilaren 24tik 27ra

Bizkaie! 2026-06-22 07:45   Kulturea

Moonshine Wagon, Susan Santos eta A Contra Blues nabarmendu daitekez.

Aire zabaleko film laburren eta musikearen jaialdia emonaldi berezi bategaz hasiko da aurten: Martxoak 3 alkarteagaz alkarlanean ondu baitabe eta omenaldi-ekitaldien barruan egongo da. Proiekzinoak memoria historikoari eta lan-arloko eskubideei buruzko obrei helduko deutse, 1976ko triskantzan hil zituen bost langileak eta zauritutako 100dik gora lagunak omentzeko. Hitzordua bagilak 12, gaueko 22:00etan, Martxoak 3 plazan eta lehiaketako gainerako jarduerak bezelaxe, doban eta herritar guztientzat edegia izango da.

Jaialdian, oso garrantzitsua begitantzen jaku 1976ko martiaren 3an hil eta zauritu zituen langileak gogoratu eta omentzea. Garaiotan, iruditzen jaku oso garrantzitsua dala norberaren eta adiskideen eskubideen alde burrukan ibili ziran persona hareen irudia aldarrikatzea, azaldu dabe Korterraza atontzen dauen Kultura Kalean! alkartekoek.

Omenaldi-proiekzino berezi horrek emon deutso hasiera Korterraza Gasteizen 17. edizinoari. Jaialdia bagilaren 24tik 27ra egingo da. Igaz harrera ona izan ebanez, lehiaketeak barriro egingo dau Korterraza Euskera sekzinoa, Izaskun Arrue Kulturguneagaz lankidetzan. Ikuskizuna bagilaren 24an izango da, kulturgunean bertan, eta euskeraz egindako film laburrak eta horreen sortzaileak izango dira protagonista. Igaz estreinau gendusn sekzinoa eta oso gustora geratu ginan. Jaialdian, euskeraz filmetan dabizen lan ederrak zabaltzen lagundu nahi dogu, adierazo dau Xabi Vitoria lehiaketako zuzendarikideak.

Bagilaren 25ean, eguenean, jaialdiako ikuskizunak Artium museoaren kanpoaldean izango dira, film laburren aire zabaleko proiekzinoak eta kontzertuak. Eguenetik zapatura, 18:30etik 23:45era, ikus-entzuleek azken urteko film labur nabarmenakaz eta kontzertu interesgarriakaz gozauko dabe

Bagilaren 26an, barikuan, umeek euren momentua izango dabe Korterraza Txikiren ekitaldiagaz, Artium Museoaren auditoriumean. Lehiaketea abuztuaren 20an amaituko Artium Museoaren barruko plazan, Korterraza Sensibilizaren emonaldi tradizionalagaz.

Jaialdiak bagilaren amaieratik irailaren erdialdera bitartean egingo dau 12. edizinoa. Arabarrek azken urteko film labur nabarmenenen hautaketa batez gozauko dabe. Aurreko edizinoan, Korterraza Arabak 41 proiekzino egin zituan Arabako 40 udalerritan eta 2.500 lagunek baino gehiagok hartu eben parte: Jaialdiak Araban izandako bilakaereagaz oso harro gagoz eta urtez urte jentea hurbiltzen dala ikusteak pozez beteten gaitu. Hamabi urte honeetan, film laburrez gozetan dakian publiko Fidela erakarri dogu, azaldu dau Vitoriak.

Kontzertuak

Musika-egitarauan, Moonshine Wagon, Susan Santos eta A Contra Blues nabarmendu daitekez. Moonshine Wagon taldeak A Contra Blues-egaz konpartiduko dau agertokia bagilaren 25ean. Aiaraldeko banda horrek 12 urteko ibilbidea egin dau bluegrassaren eta heavyaren konbinazino basatiagaz. Trte, 1.000 kontzertu baino gehiago emon ditu, hainbat herrialdetan jo dau (AEB, Belgikan eta Holandan), eta jaialdi nabarmenetan hartu dau parte (Resurrection Fest, Azkena Rock, Erresuma Batuko Boomtown Fair eta AEBetako Muddy Roots Festival jaialdietan). 12 urte honeek ospatzeko, Moonshine Wagon-ek 12 Years Aged diskoa kaleratu eban abenduan. Bilduma horretan, lehenengo hiru diskoetako 16 abesti grabatu dituzte berriro, talde arabarrak urte hauetan sendotu duen soinura egokitzeko.

Moonshine Wagon-egaz batera, jenteak A Contra Blues taldeagaz gozauko dau eguenean. Kataluniako talde ezagun hori be, Jonathan Herrero gasteiztarra buru dala, urtemugea ospatzen dago, 20 urte baitaroaz taula gainean joten: Gasteizen asko estimetan dogu banda hori; Korterrazan hainbat aldiz jo dabe eta eurekaz batera ospatu nahi ditugu rock ona egiten daroezan hamarkada bi honeek azaldu dabe Kultura Kalean! alkartekoek.

Korterrazan Susan Santosen kontzertua be izango da bagilaren 26an, gitarrista eta abeslari hori rockaren, bluesaren eta countryaren arloasn onenetakoa da dagoeneko, baina nazinoartean be autortua izan baita European Blues Awards eta LA Critic’s Awards sariketetan adibidez. 2024an, Sonora plazaratu eban, orain arte argitaratu dauen azkena.

Kontuak kontu, Jaialdiak 8.000 euro inguru banatuko ditu sarietan, eta, aurreko edizinoetan bezela, epaimahaiaren eta publikoaren golardoez gan, ordaina emongo dau hautaketan egoteagaitik eta ikus-entzuleen kopuruagaitik. Martxoaren 3a omentzeko emanaldian, ikus-entzuleek hautatutako sari bat banatuko da, Korterraza M3moria Saria; Sekzino Ofizialeko film laburrak Álex Angulo Saria eta Keler Sariaren lehian izango dira; ikus-entzuleek Publikoaren Saria-Laboral Kutxa Sarian botoa emongo dabe; komedia protagonista izango da Eleyco Taldearen Komediarik Onenarentzako Sarian; Korterraza Txikin Korterraza Txiki-El Correo Saria eta 2. Korterraza Txiki Saria emongo dira eta euskeraz egindako lan nabarmen biri autortzea egingo jake Bertako Igogailuak-Euskara Sariagaz. Gasteizen, irabazleen zerrendea Sensibiliza Sariagaz osotuko da. Korterraza Araban, proiekzinoetan parte hartzen daben lagunek Korterraza Araba Saria eta Korterraza Araba Txiki Saria hautatuko ditue, botoa emonda.

Babesleak

Korterraza Kultura Kalean! alkarteak atontzen dau Gasteizko Udala, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Arabako Foru Aldundia, Laboral Kutxa, Keler, Grupo Eleyco, Bertako Igogailuak, El Correo, EITB, Radio Vitoria, Artium Museoa, Izaskun Arrue Kulturgunea eta Centro Cultural Montehermoso Kulturuneari esker. Araban, lehiaketeak Arabako Foru Aldundiaren, parte hartzen daben udalen, Laboral Kutxaren, Eleyco Taldearen eta El Correoren babesa dauka.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu