Euskal Herriko dantzari gazteak Lakuntzan batuko dira

Bizkaie! 2026-06-22 07:36   Kulturea

Gazteen Dantza Topaketea bagilaren 26tik 28ra egingo da.

Nafarroako Lakuntzan Euskal Herri osoko jantzari gazteak batuko dira bertan, jantzka, alkarbizitea eta hausnarketea buztartuko dituan astegoienean.

Euskal Dantzarien Biltzarrak atondutako ekimena Lakuntzan egingo daa eta bertan Euskal Herriko hainbat herrialdetatik etorritako jantzari gazteak alkartuko dira.

Gazteen Dantza Topaketea ez da emonaldi hutsa izango, jantzari gazteek alkar ezagutzeko, hartu-emonak sendotzeko eta euskal jantzen inguruan hausnartzeko topagunea da. Urtez urte sendotzen
joandako proiektua da eta belaunaldi-erreleboa, komunidadea eta kidetasun-sentimendua ditu ardatz.

Aurtengo edizinoari hasierea emoteko, hasiera-ekitaldia barikuan egingo da, arratsaldeko 19:30ean, Lakuntzan bertan. Astegoieneann zehar, parte-hartzaileek hainbat jarduera egingo ditue:
tailerrak, hausnarketa dinamikak, txokoak, kalejirak eta jantzearen bueltako bestelako ekintzak.

Gazteen Dantza Topaketearen helburua da jantzari gazteek beren lekua sentidutea, beste talde eta herrialde batzuetako gazteakaz loturak sortzea, eta euskal jantzen barruan etorkizuna eregiten jarraitzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu