'Itzalak trostan eta galopan'

Bizkaie! 2026-06-16 09:52   Kulturea

Udako solstizioa jantzan Chillida Lekun.

Jantza garaikideko proposamena da udako solstizioa ospatzeko. Erritu garaikidea, jantzak Chillida Lekun zabaltzeko, sortzeko eta esperimentazinorako lurralde bizi bihurtzeko. Artistek eta komunidadeak museoan hara eta hona ibiliko dira zeozelan aktibetako, keinu eta mobimentu bakotxa paisajean eta lekuaren memorian inskribiduten diran bitartean. Prozesuaren helburua jantzea praktika bizi lez babestea da, eta belaunaldi eta gorputz barriakaz barriro mobimentuan jartea, partiturak eta materialak sortzea.

Ikuskizunak Hernaniko komunidadeagaz tailerren bidez egindako lana be jasoten du, Ines Auberten "Iruditeria posibleak" proposamenari lotuta, herritarren parte-hartzea prozesu sortzailearen parte aktibo bihurtuko baita. Jarduera horreetan, hainbat kolektibo eta artista integrauko dira, alkarlaneko ekosistema anitza sortuz.

Hitzordua bagilaren 20an, zapatuan izango da 19:30ean.

Sarrerak: 25 euroan dagoz salgai. Eta 20 euroan (museoko urteko txartelagaz).

Erosi sarrerak hemen.

Ikuskizuna aire zabalean da eta eguraldi iragarpenaren arabera prestauta joatea da onena.

Museoaren aparkalekuak leku mugatua dauenez, autobusak egongo dira Galarretako aparkalekutik eta Errekaldeko geltokitik. Galarretako aparkalekuak baldintzak aldatu ditu eta orain ordainpekoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu