Gernikako 2025-2026 Kultur Etxeko arte tailerretan egindako artelanen erakusketea badator
2026-06-16 09:32 KultureaInagurazinoa bagilaren 18an, arratsaldeko 18:00etan, izango da Ricardo Abaunza erakusketa gelan.
Arte Ikastaroak 2025-2026
Materialak eta metodo artistikoak esperimentauta gure jakin-mina eta gurariak adierazoten ikasteko lekua, baita taldelana sustatzeko komunidadeak sortzeko be.
Urtero bezela, Gernika-Lumoko Kultur Etxeak ikasturtean zehar egiten diran tailer artistikoetan egindako lanak erakusten ditu. Sormen-gune horreek edozeinentzako dira eta horreetan, hainbat arte-diziplina ikasi, sortu eta gozetan dira:
- Arte Sormena: dibersidade funtzionaleko taldea (dinamizatzailea: Mª Jose Dapousa).
- Eskulanak (dinamizatzailea, Eunice Ortíz).
- Bitxigintzea (dinamizatzailea, Camila Bayona).
- Egure Lanketea (dinamizatzailea, Juanra Muela).
- Arte Eskolea (dinamizatzailea, Julen Munitiz).
Hasierako tailerrak arte-garapenerako sarrerea dira eta horreen balioa ez da artista profesionalak prestetea, jakin-mina biztutea eta parte-hartzaileari sormena lantzeko beharrezko tresnak emotea baino, ikaskuntza-prozesua baloretan dan ingurunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
