Arte Ederren Bilboko Museoak 2026ko Zidarrezko Laus Saria jaso dau
2026-06-15 12:08 KultureaHaren plataforma digital barriaren diseinua eta esperientziagaitik.

Arte Ederren Bilboko Museoaren webgunea, bilbaomuseoa.eus, 2025eko irailean argitaratua, Zidarrezko Laus Sariaren irabazlea izan da, transakzinozkoak ez diran webguneen diseinu digital onenaren kategorian.
FADeko Asociación de Diseñadores Gráficos y Directores de Arte (ADG - FAD) dalakoak emondako sari horrek autortzea egiten deutso proiektuaren kalidadeari, diseinu digitalaren eta ikusizko komunikazinoaren esparruan.
Laus sariketeak mende erditik gorako ibilbidea egin dau, sektorean ospe handienetako bat da Espainian, eta errekonozimendu zabalekoa Europako diseinuaren arloan. FADeko (ADG - FAD) alkarteak atontzen dau, eta diseinu garaikidearen behatoki-lana egiten dau. Helburu horri eutsiz, epaimahaiak urtero baloretan ditu sendotasun kontzeptualagaitik, barritzeko gaitasunagaitik eta kultura eta komunikazino testuinguruari egindako ekarpenagaitik nabarmentzen diran proiektuak.
Edizino honetan, errekonozimenduak arretea emon deutso Mendesaltaren estudioak museorako landutako proposamenari. Izan be, haren hurbilketeak sistema digital konplexua artikuletan dau, erabilera argia, koherentzia narratiboa eta hainbat profiletako personek erabilteko moduko esperientzia eskuragarriari eutsiz. Sistema edegia, artea, informazinoa eta teknologia naturaltasunez existiduten baitira bata bestearen ondoan.
Museoa ezagutzeagaz bat egiteko eta ha zabaltzeko plataforma digitala
Ezagutza-plataforma izateko sortu da bilbaomuseoa.eus. Alkarrekin integrau eta lotzen ditu bildumea, artxiboa, liburutegia eta erakusketen eta jardueren egitaraua, museoaren ondarea askotariko publikoen eskura jarteko.
Ezagutza-grafo bat eta metabilatzaile aurreratu bat oinarri hartuta, plataformeak aukerea emoten dau senari jarraituz milaka erregistro arakatzeko, eta loturak ezartzeko obra, artista, argitalpenen eta dokumentuen artean, bai lehen aldiko ezagutzea bai ikerketa eta espezializadua errazteko.
Holan, museoak eskura jarten du, zehatz unibersoan, bere ondare artistiko, dokumental eta kuratoriala, Arte Ederren Bilboko Museoa Fundazinoko patrono Metro Bilbaoren babesari esker landutako proiektu honen bidez.
Autortza hau jasota, museoak bere konpromisoa sendotuko dau barrikuntzeagaz eta kulturearen eskuragarritasun unibersalagaz, bere irismena audientzia barriengana eta artearen eta gizartearen arteko hartu-emon mmolde barrietara zabalduz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
