Bagilean, IV. Antzerki Amateurraren Jaialdia Pabellon 6 Aretoan
2026-06-08 11:31 Antzerkia2025-26 denporaldiaren amaieran 8 pieza ikusi ahal izango dira, bagilaren 11tik 21ra.
Jaialdian Bizkaiko hainbat konpainia batuko dira euren erakustaldiak eskaintzeko: Bilboko auzoetan jaiotako antzerki komunitarioetatik hasi eta hainbatetan antzeztuak izan diran testuak berreskuratzeraino, besteak beste, Juan Mayorga, Pablo Remón edo Dario Fo egileen testuak, eskoletatik ataratako jatorrizko proiektuak ahaztu barik.
Jaialdia bagilaren 11n hasiko da Ausartak taldearen ¡Aqui no paga nadie! antzezlanagaz eta ondoren, bagilaren 12an, Bai (BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegia) taldearen txandea izango da (IN)Conscientes piezeagaz. Hurrengo egunean, 13an, Pasmi Teatroren Amor a la carta eta astegoieneko azkena, domekan, bagilaren 14an, La boda de la hija del presidente antzeztuko dau Itxartu Antzerki taldeak.
Hurrengo astegoienean, bagilaren 19tik 21era, beste 4 pieza taularatuko dira. Barikuan, bagilak 19, Bizitegiren txandea izango da eta Zenbatu Antzerki Taldearen Yo no soy esa eta Auzo Arimaren Hezitu proposamenek hartuko dabe lekukoa. Zapatuan, bagilaren 20an, Kai Erreaken eskutik 40 Años de paz izango dogu ikusgai eta amaitzeko, Tunka Taldeko emakumeek La aldea durmiente obrea antzeztuko dabe.
Eguen, bariku eta zapatuko saioak 19:30ean izango dira eta domekatakoak 19:00retan. Ikuskizun guztietarako sarrerak hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
