'Antíguona', Arimaktoreren Sofoklesen mitoaren bersinoa da 2025eko lehen estreinaldia Arriagan

Bizkaie! 2025-01-03 07:57   Antzerkia

Interpreteak Leire Olaran, Aratxo Angulo, Alfonso Díez, Sara Barroeta eta Eneritz García dira.

Gabonetako ospakizunen ostean, urtarrilaren 7an, martitzenean, Bilboko Arriaga Antzokiak 2025eko lehen estreinaldia hartuko dau, erabateko estreinaldia: Antíguona, Arimaktore Teatro euskal konpainiaren produkzinoa. Sofoklesen Antigona mitikoa gogorarazoten dauen lana baina barrikuspen ikonoklastea, Chema Trujillo egile eta zuzendariaren eretxiz, liluratu egiten gaitu gaur egungo emakume batzuek eskaintzen deuskuen ikuskizun publikoak. Eta horrek Antigona dakarsku burura. Baina zer dago horren atzean?, galderea planteetan deusku Trujillok: beno, antxinako emakume bat. Eta hau esan beharra egoan!, amaitu dau.

Ia 2.500 urteko historia dauen personaia baten ikuspegi barrituan, arbasoen ideak eta egungo gaiei buruzkoak (feminismoa, justizia...), buztartzen dira Chema Trujillok idatzi eta zuzendutako produkzinoan, farsea, pantomimea, komedia militante bat eregiteko, aurrerapen sozialetan atzera ez egiteko.

Leire Olaran, Aratxo Angulo, Alfonso Díez, Sara Barroeta eta Eneritz García aktoreek eta Braulio Cortések produzidutakoa, Antíguona egiten da Tebasen, erlijino balio zahar eta larriagotu dauen ideologia bat irabazten dauenean. Orduan izango da Antigonak aukerea aprobetxetan Tebaseko emakumeak feminista izateari itxi eta bera bezelakoa izan daitezen konbentziduten saiatzeko: femenino hutsa.

Bizitzako lehen hamarkadan, Arimaktore Teatro konpainia bizkaitarrak berrogeita hamar produkzino ditu daborduko (Pretérito imperfecto, Aurorita, Aurorita, hija, Auto baten historia...), euskal antzoki askotan ikusi diranak Bilboko Euskaldunan, Pabellón 6, Campos Antzokia...) eta konpainiaren egoitzan, Barakaldoko areto homonimoan. Gure sorkuntza guztien bereizgarria da konpromisoa eta igesa uztartzea, hau da, umorea erabiltea antzerkia benetan eraldatzailea izan daiten. Komediari ez deutsagulako uko egiten, laburbatu dabe arduradunek. Datorren martitzenean (urtarrilak 7) Arriagan Antíguona, bere produkzinio barriaren erabateko estreinaldirako sarrerak salgai dagoz (18 € + gastuak) leihatilan eta antzokiaren webgunean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu