'Egun Zoragarriak' antzezlana eskainiko deusku Pabellon 6 Gazte Konpainiak gaur, hilak 19
2024-11-19 10:39 AntzerkiaIruñaldia zemendiaren 18tik 24ra.
Sei egunez, bederatzi aretotan Iruñaldiak lehen urratsa emongo dau udagoienean. Hostoz hosto ibiliko gara zer garen, nor garen bila. Hasiera bat. Bidaia luzea eta abenturaz josia izan daitela!
-Bambaluna- deitu ei eutsen Iruñeari arabiarrek, -pompaelo- erromatarrek. Horreek baino lehenago bertoko euskaldunok -Iruñea- esaten eutsen uriari.
Izenen jantza honetan euskeraz sortutako kultur garaikidea batuko dan festibalari -Iruñaldia- jarri deutsagu izen. Iruñearen ordua, sasoia, denporea, garaia... heldu dalako. Gaurtik aurrera, Euskera Unibersoak festibal barritzaile bat izango dau Euskal Herriko uri buruzagian.
Guk ez dugu ezer asmau. Kate-begi bat baino ez gara. Milaka urtez gure kulturea ontzen joan da. Gaur, XXI. mendeko bigarren hamarkada honetan aurrekoen lekukoa hartzen dogu eta etorkizunari begira jarri nahi ditugu gure sortzaileak. Euskerazko sormen garaikidea dogu ikusmiran.
Egitarauari jagokonez, gaur, hilak 19, Alfredo Sanzolek zuzendu eta Patxo Telleriaren gidoia dauen Egun Zoragarriak antzezlana eskainiko deusku Bilboko Pabellon 6 Gazte Konpainiak Gayarre Antzokian, 20:00etan.
Urte honetan Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso dauen Alfredo Sanzol teatrogileak udea berreskuratuko deusku komedia ganberro eta sentimental honen bidez.
Informazino gehiago eta sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!