Aurtengo dFERIA iragarteko kartela Mai Egurza ilustratzaile irundarrak egin dau

Bizkaie! 2025-12-19 12:39   Antzerkia

Oraintsu hil da Mai eta sortze-prozesua Raquel Ródenas ilustratzaile eta lagunak osotu dau.



2026ko martiaren 14tik 18ra egingo dan dFERIA 2026ko kartelak artista gipuzkoarra bihotzez omentzeko balio dau. Haren heriotzea sentiduten dogu.

Ganerakoan, Danimarka izango da herrialde gonbidadua eta, beraz, herrialde horretako arte eszenikoen ordezkari ugari izango ditugu gurean.

Danetara, 31 konpainien 31 ikuskizun eta 42 emonaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan. Kopuruei jagokenez, ikuskizun asko (% 74) estreinaldiak izango dira.

Diziplinen arloan % 48 jantza ikuskizunak izango dira, beste % 46 antzerkia, zirku ikuskizun bat eta diziplina anitzeko beste ikuskizun bat izango ditugu aurten.

Atzerriko konpainiak Italia, Taiwan, Danimarka eta Argentinatik datoz.

Kartela

2026ko dFERIAren irudia Mai Egurza joandako urriaren 4an hil zan ilustratzaile irundarrarena da. dFERIA bagilean jarri zan hartu-emonetan haregaz eta garagarrilean bageunkan artistearen lehen zirriborroa. Egurzaren familiagaz harru-emonean jarri eta Maik hasitako obrea amaitzea adostu genduan. Holan, kartela Egurzak berak eta haren lagun eta ilustratzaile Raquel Ródenasek egindako lana da. Ródenasek Egurzaren hasierako zirriborroa oinarri hartuta amaitu eban lana: ondarea da personek mundutik igarotean ixten dabena, euren aztarnak, hau da, munduari egiten deutsen ekarpena, kasu honetan, kulturearen munduari. Hori irudikatzen dau ilustrazioak: enkoadraketatik urtetan daben eta harean oinatzak ixten dituen zenbait (askotariko) personaren markak. Berba horrrekaz adierazo eban Egurzak bere sorkuntzearen zentzuna eta horretarako inspirazinoa. Bat gagoz haregaz.

Kartelak gorazarre egiten deutso ilustratzaileari, izan be, bera irudiko personaietako batean irudikatuta dago. Kartelak, bada, bihotzez omendu nahi dau artista gipuzkoar gaztea.

Legatua/Legado

Legatua da, Rebeca Fernández Románen Legado. Antología Benéfica liburua aitatuz, arimearen ondoriotasun moduko bat. Atzera begiratzea ez nostalgiaz, benetako gosez baino. Begiratzea ahots isilduak, zauri edegiak, gomuta ezaren lainoan gidatzen jarraitzen daben argiak ekarrita. Ekitaldi eszeniko bakotxa gomutearen ekintza bat dalako. Eta ahaztu behar ez geunken hori aukeratzea dalako gogoratzea.

dFERIAn, dana jazo dala dirudienean geratzen dan hori da legatu terminoa. Ez zeozer geldoa, lokartua, denporearen apalean hautseztatua, zeozer organikoa baino, taupaka dabilena, gure artean eta gure bitartez mobiduten dana. Egon ziranen istante bat, etorriko diranentzako promesa bat. Amataten ez dan sugarra, eskuz aldatu arren ariman dirauena.

Sarrerak

Sarrerak abenduaren 19an jarriko ditue salgai 11:30etik aurrera. Gainera, Donostia Kulturako bazkideei 24 orduko aurresalmentea eskainiko jake abenduaren 18an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu