Carlos Hipolito, Maria Adanez eta Eneko Sagardoy, Santurtzin
2024-10-10 09:42 AntzerkiaHerriko XLV. Nazinoarteko Antzerki Jaialdian, zemendiaren 3tik aurrera.
Datorren zemendiaren 3tik abendiaren 1era, Santurtzi arte eszenikoen protagonista izango da Nazinoarteko Antzerki Jaialdiaren XLV. edizinoari esker. Guztira, 17 proposamen antzeztuko dira Serantes Kultur Aretoan. Ganera, lehen aldiz, jaialdiak Santurtziko talentu gazteen sorkuntza barriei bereziki eskainitako atala diseinau dau.
Aurton, umorea, jantzea, musikea eta poesia buztartzen dituen 17 obrek osotutako kartela aurkeztuko dogu, antzerkiko talentu barri eta figura finkatuen eskutik; herritarren gozamenerako, adierazo dau Karmele Tubilla Santurtziko alkateak prentsaurrekoan, Leixuri Arrizabalaga Kultura, Euskera eta Kirol dipudaduagaz batera. Ganera, berari eskertu deutso Bizkaiko agendan hain errotua dagoan jaialdia martxan jarri genduanetik Foru Aldunditik jaso dogun babesa.
Horrezaz gan, Tubillak nabarmendu dau herri bezela harro gagoz era sendo egiten dogu herritarrei kalidadeko kulturea eskaintzeko. Aurton, ia mende erdia betetzn dogun honetan, produkzino handien eta artista ezagunen alde egiteaz gan, etenbako barrikuntzearen garrantziaz eta loratzen dagoan sormenari zor jakon bultzadaz jaubetuta, Santurtziko talentu gazteen sorkuntza barriei eskainitako saila sortu dogu. Helburua da tradizinoa eta barrikuntzea integrau eta arte eszenikoen bilakaerea bultzatzen jarraitzea, holan belaunaldi barriek antzerkiaren munduan euren lekua izan deien.
Kontuak kontu, ondoko antzezlanak ikusteko aukerea izango da:
- Zemendiak 3: Harreman. Zirkozaurre Konpainia.
- Zemendiak 7: Esta tarde Mentxaka. Pabellón 6.
- Zemendiak 8: Cielos. Sergio Peris Mentxeta.
- Zemendiak 9: Querida Agatha. Juan Messeger, Carmen Morales eta Clara Segura.
- Zemendiak 10: Mr. Bo. (euskeraz, familia osoantzat). Marie de Jongh Konpainia.
- Zemendiak 10: Olvido Flores. Zirku ikuskizuna.
- Zemendiak 13 Eros. Ixo Antzerki Konpainia.
- Zemendiak 14: Marmarra (euskeraz).
- Zemendiak 15: Bodas de sangre.
- Zemendiak 16: Burro. Ay Antzerkia, Carlos Hipólito.
- Zemendiak 17: Carmen, nada de nadie. Carmen Díez de Rivera.
- Zemendiak 22: La gramática. María Adanez eta José Troncoso. Ernesto Caballero (zuzendaria).
- Zemendiak 23: Prima Facia. Vicky Luengo.
- Zemendiak 24: Mar, o de cómo sobrevivir a un tsumani. Rebeca Perez.
- Zemendiak 28: La celestina. Anabel Alonso.
- Zemendiak 30: Yo soy azul. Chivata Teatroa
- Abenduak 1: Emakume baten borroko eta metamorfosia (euskeraz). Eneko Sagardoy eta Vito Rogado.
Sarreren salmenta eta abonuak
Abonuak eta sarrerak salgai dagoz hemen. Abonu berezia erosi ahal izango da 125 euroko prezioan (100 euro bazkideentzat). Serantes Kultur Aretoko leihatilan sarrerak erosteko aukerea be badago, 17:30etatik 21:00etara.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!