Matxalen Bilbaok 'HUSTU; Hutsari gorazarre' estreinauko dau zezeilaren 1ean

Bizkaie! 2025-01-31 10:07   Antzerkia

Matxalen Bilbao sortzaile bermeotarrak 25 urte egin ditu beharrean.

Zer bizi da isiltasunean, hutsunetan, erortzearen aurreko unean, esekiduran, geldiuneetan, hutsean...? Norbera bere buruarengandik hustu daiteke...?

Hutsaren kontzeptua mobimentuaren konposizinoaren prozedura legez ikertzen dauen proiektu artistikoa. Hutsa eraikuntza-materialtzat, konposizio-elementu modura. Hutsa funtsezkorako hurrreraketa modura.

Pieza honetan hutsak elementu nagusi, dinamiko eta aktibo lez ulertzetik abiatzen da, eraldaketak jazoten diran gune, betea osotasunera heltzen dan leku, esangurea hartzen dauen toki.
Hutsa mobimentuaren igeskortasunagaz dago lotua eta erakusten ez danaren ezkutuko sakontasunagaz. Deietarako jokera gehiago dauen elementua, erakustekoa baino.

Hustu; Hutsaren gorazarre Matxalen eta Nataliak interpretautako bikotea da, beste erritmo batzuen planteamendua berregiteko espazio/denpora esegia. Lan soila, apaindurarik eta elementu funtsik bakorik ez dauena. Ekintza politiko eta poetikoa azkar konsumidutearen, gehiegizko zaratearen eta edukiaren bakotasunaren jokera honen aurreko erantzun legez.

Fitxa teknikoa

  • Koreografia eta Zuzendaritzea: Matxalen Bilbao.
  • Interpreteak: Natalia Garcia Muro eta Matxalen Bilbao.
  • Soinu espazioa: Mikel R Nieto.
  • Argiztapenaren diseinua: David Alcorta.
  • Argazkia eta Bideoa: Jesús Robisco.
  • Produkzino: Aintza Uriarte.
  • Banaketea: Peso Producciones.
  • Ikus-entzutekoak: María Etxaide.
  • Produkzinoa. Aintza Uriarte.
  • Dirulaguntzak: Eusko Jaurlaritzea.
  • Kolaboratzaileak: Dantzalabea, La FuNdicIOn eta Mutis Espazioa.
  • Aitamen Berezia: José Luís Rebollori inspirau gaituan Feldenkrais saioakaitik.

Matxalen Bilbao / Koreografoa, Jantzaria eta Irakaslea

Matxalen Bilbao handia da Euskal Herrian jantza garaikidearen arloan. Hainbat konpainiatan jantzan egin ondoren, 2000an sorkuntzearen munduagazko interesa agertu eban eta 25 urte honeetan, sortzaile legez, hiztegi personala landu dau berezko uniberso koreografikoa jorratuz, gorputzaren eta mobimentuaren ikerketa eta auto-esplorazinoko bide koherente bat eginez.

Haren lanak prestigio handiko Jaialdi Nazional eta Nazinoartekoetan aurkeztu dira. Bere FUGAS piezeak Jantzako Koreografia Onenaren Saria jaso eban 2018. urtean “La Danza Inunda Santander” jaialdian. Aldi berean, beste sormen-proiektu batzuetan kolaboretan dau, Koreografo eta Aholkulari artistiko legez.

Irakaskuntzea bere ibilbidearen atal garrantzitsua da eta, esangura horretan, 35 urte baino gehiagoren ondoren, Euskadiko jantzariak trebatzen jarraitzen dau eta jantza-jaialdi eta eskola ugaritara konbidetan dabe irakasle modura, tailerrak emoteko.

Hezkuntzan diplomatua da Giza Zientzien espezialidadean EHUn, 1984an. 2008. urtean, barriz, EHUko Ikuskizunen Arte eta Zientzien Masterra egin eban.

2022tik, Natalia Garcia Murogaz batera, Mutis Espazioa izeneko Prestakuntza eta Sorkuntza espazioko zuzendaria da.

Estreinaldia Bilbon

Sarrerak agortuta, zezeilaren 1ean izango da estreinaldia Bilboko La Fundicion Aretoan. Zezeilaren 2rako sarrerak erosi hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu