'Orgia' operak, Sorkuntza liriko garaikideko proposamen barri onenaren saria jasoko dau

Bizkaie! 2024-01-26 12:04   Antzerkia

Arriaga Antzokiak koproduzidutako operea.

Arriaga Antzokiak ilusinoz jaso dau Opera XXI alkarteak egindako autorpen ofiziala, izan ere, Orgiak Opera XXI Sarien seigarren edizinoko kategorietan izentautako hamabost sarietako bat eskuratau dau, orkuntza liriko garaikideko proposamen barri onenaren saria hain zuzen be. Ekitaldia, Madrilgo Teatro de la Zarzuela antzokian izango da, urriaren 22an.

Epaimahaia ondoko honeek osotu dabe: Fernando Sans, Pablo Meléndez, Javier Pérez Senz, Maricel Chavarría, Alejandro Martínez Rodríguez, Ana Vega Toscano, Mariela Rubio, César Coca, Richard Martet, Gonzalo Alonso, Justo Romero, Victora Stapells, Juan Antonio Muñoz eta Espainiako Estaduan eta Espainiatik kanpo lan egiten daben kritikari eta musika kazetari ospetsuek. Sari horreen bidez, Opera XXI Sariek 2022/2023 denporaldian Espainiako agertokietan izandako onena nabarmendu nahi izan dabe. Horreezaz gan, deliberazionetan egon ziran Isamay Benavente Opera XXIeko presidentea, Nieves Pascual sarien koordinatzailea eta Jorge Culla alkarteko idazkaria.

Orgia obraren mundu mailako estreinaldia 2023ko bagilean egin zan Arriaga Antzokian, eta aurreko denporaldiko produkzino garrantzitsuena izan zan. Arriaga Antzokiak berak koproduzidu eban, Gran Teatre del Liceu eta Castell Peralada Jaialdiagaz batera, eta Hector Parrak konposatutako opera bat da, Pier Paolo Pasolini artista italiarrak 60ko hamarkadaren bigarren erdian sinatu eban izen bereko antzezlanean oinarritzen dana. Calixto Bieito Arriaga Antzokiko zuzendari artistiko eta eszena-zuzendari prestigiotsuak egin eban operearen libretoa, funtsezko premisa bategaz: Pasoliniren jatorrizko obrearen bihotza jasotzea. Ganera, Bieito bera da muntaia horren zuzendaria. Datorren apirilean (hilak 11 eta 13) Bartzelonan ikusi ahal izango da, Gran Teatre del Liceu antzokian.

Produkzino jasangarria

Eszenografiarako baliatu zan materialen %50 birziklautako edo berrerabilitako materialak izan ziran (Arriagaren aurreko produkzinoetako elementuak erabili ziran, besteak beste, Erresuma/Kingdom/Reino edo Johannes Passion antzezlanetakoak). Horrezaz gan, bigarren eskuko arropa eta atrezzoko elementu batzuk erosi ziran tokiko saltokietan.

European Theatre Conventionek Europako ia 60 antzoki batzen ditu, Arriaga Antzokia barne, eta Green Book bat egiten ari da, Europako Batzordearenbabesagaz, bere sareko antzokien beharrak eta profilak aintzat hartuz. ETCk eta bere Green Book-ak Europako antzokiei jagokenen ziurtagiriak emongo deutsee, neurri horren aplikazinoaren arabera.

Halanda ze, Arriaga Antzokiaren lehen balorazinoa ezin hobea izan zan, Orgia garatzean ezarri ziran eta Green Book-aren parametroen araberako betetze-maila % 100 ingurukoa izan zan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu