Aurkeztutako 55 piezatatik 16 euskaraz izan dira

Bizkaie! 2025-05-12 07:47   Antzerkia

12. Antzerki Arinako sariak emon ditue.



Atontzaileak, Pabellón 6, pozarren dagoz orain arteko edizinoetatik jente gehien batu dauelako 12. honek.

Lau astegoienetan zehar, 16 antzezlan estreinau dira (12 gaztelaniaz eta 4 euskeraz) eta azken astegoienean 3 pieza konbidaduen emonaldiak eta sari banaketea egin dira.

12. Antzerki Arina jardunaldiak apirilaren 11tik maiatzaren 11ra izan dira Pabellon 6 taldearen ekinbidez, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Cafe Bilbao/Tartean Teatroa eta Pabellon 6 Gazteak erakunde eta taldeen babesari esker.

Irabazleak

  • Publikoaren Saria: Bilbao 2035.
  • Interpretazino Sariak: Anje Oregi, Eneritz García, Eider Villalba eta Aitor Echarte.
  • Kriseilu Saria: Destiny driver eta Hil da jainkosa (ex aequo).
  • Alex Ángulo Saria: ¿Fumas?.
  • Aitamen Bereziak: Herio eta Una gaviota, quizás.

Epaimahaiak ez dau lan erraza izan, baina azkenean epaimahaiaren erabagiz, Alex Angulo ikuskizunik onenaren saria, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren eskutik 3.000 euroko saria, ¿Fumas? lanak eroan dau. Ander Lacallek idatzi eta zuzendu eta Omar Somai eta Amaya Quiroga Elizalde ditu protagonista. Epaimahaiak aitamen berezi bi egin ditu: Ixo Teatroaren Herio eta Josu Angulo Anthonisenen Una gaviota, quizas. Eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren eskutik Kriselu Saria emon da, 3.000 euro ex aequo Destinity driver eta Hil da jainkosa antzezlanak irabazi dabe. Markos Goikolea da Destinity Drivers lanaren egilea, Ugaitz Alegria eta Getari Etxegarai ditu protagonista eta Olatz Ganboa zuzendari lanetan ibili da. Hil da jainkosa, Ainhoa Etxebarriak idatzi eta Nerea Gartziagaz batera antzeztu eta zuzendu dau.

Irabazleen zerrenda, Publikoaren Sariagaz osotu da, guztira 1.579 boto jaso ostean; eta sari honen irabazlea, Lander Otaolak idatzitako Bilbao, 2035 lanak irabazi dau, Asier Hormaza eta Lander Otaola bera ditu protagonista, zuzendari lanetan Ramon Ibarra ibili da. Bestalde, P6ek Interpretazio Sari bi banatu ditu, oraingo honetan partekatuak izan dira: Aitor Echartek La profundidad lanagaitik eta Anje Oregik Una gaviota, quizas piezeagaitik, Eider Villalba Arrietak Zazpì urte eta erdi lanagaitik eta Eneritz Garcia Alonsok La profundidad obreagaitik.

Epaimahaian ondoko honeek izan dira: Amaia Ereñaga, Garako cultura saileko kazetaria; Unai Garcia Alonso, magoa, antzerkigilea eta Pabellón 6ko bazkidea; Sofia Zallio, aktorea; Gaizka Chamizo, aktorea; eta Irene Bau, aktorea eta Pabellón 6ko taldekidea.

Ekitaldia Izar Pizarrok aurkeztu dau eta Ainhoa Rinconek zuzendutako Artez Arte Abesbatzaren emonaldiak girotu dau.

Azkenik, eskerrak emon nahi deutsegu Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura zinegotziari eta Leixuri Arrizabalagari Euskera, Kultura eta Kirol diputaduari Alex Angulo eta Kriselu sariak emoten hurreratzeagaitik. Jardunaldietan parte hartu daben guztiei, baita proposamenak bialdu zituen guztiei be. Jardunaldietan parte hartu daben Tartangako ikasleei, Pabellón 6ko taldeko kideei beren esfortzu eta dedikazinoagaitik eta, batez be, astegoien guztietan aretoa bete daben ikusleei, orain arte egindako ekitaldi guztien artean publiko gehien batu dauen edizinoa izatea lortu baitabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu