Badator III. Deustuko Klown Jaialdia
2024-01-25 11:00 AntzerkiaMartitzenetan eta barikutan, zezeilaren 2tik 28ra arte.
Bilboko Udalak hasierea emongo deutso zezeilaren martitzenetan eta barikutan, 2tik 28ra, izango dan Deustualdeko Klown Jaialdia-ren hirugarren edizinoari.
Deustuko eta San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegian atondutako emonaldiak sarrera librea izango dau edukiera bete arte, eta lehen mailako clown ikuskizunak eskainiko ditu, adin eta publiko guztientzako.
Deustualdeko Klown Jaialdiak clowna, pailazoen artea, adin guztietako personei hurreratzea dau helburu. Clowna tradizino handiko diziplina da Euskadin; izan be, parte hartzen daben konpainiek ahalegin eta lan eszeniko guztia egiten dabe umorea egiteko modu horretan, eta hori ez da soilik haurren kontua, baizik eta barreak oso modu interesgarri, sakon eta konplexuan hurreratzen deutsee gazteei eta adin handiagoko jendeari, adierazo dabe Udaleko Kultura eta Gobernantza Sailetik.
Aurten, igazko edizioan lez, programeak zortzi proposamen izango ditu, horreetako hiru euskal konpainiaren eskutik: Ekain Pailazoa Slapstik, zezeilaren 2an; Potxin-Patxin Baserrian, zezeilaren 23an; eta Oihana Bartra, Ane Labaka eta Miren Artetxe bertsolariak, Beatriz Egizabal aurkezleagaz, Klown bertso saioa, zezeilaren 28an.
Horreazaz gan, estaduko konpainiak be izango dira bertan: Inda Pereda Lubbert, zezeilaren 7an; Cía Maiclown Tentación divina, zezeilaren 9; Compañía Niumpaloal'arte Natación sinCLOWNizado, zezeilaren 14; Cía Bergamown Party Time, zezeilaren 16an; eta Señor Stets Traqueteo, zezeilaren 21an.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!