Pabellón 6 Aretoak 2025eko Bihotza Kultura Saria jaso dau

Bizkaie! 2025-12-23 12:30   Antzerkia

Bizkaian eta Euskadin eragin sozialeko proiektu eta ibilbideetarako profesional talde handi batek emona.

Orain hamazazpi urtetik hona, BilbaoHistorikok atondutako Bihotza sariek konpromiso sozial, kultural eta solidarioagaitik nabarmendutako erakundee eta personen lana autortzen dabe. Bilborocken egindako ekitaldian, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru diputaduak, Txema Ezkerra Eusko Jaurlaritzako Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldien arteko Alkartasuneko zuzendariak eta Iker Urkidi BilbaoHistoriko koordinatzaileak hartu dabe parte.

Hona hemen aurtengo saridunen zerrendea:

  • Bihotza Ibilbidea: Iñaki García Erguín.
  • Bihotza Kultura: Pabellón 6.
  • Bihotza Bizkaia Gizarteratzea: Aspace.
  • Bihotza Osasuna: Minbiziaren Kontrako Alkartea.
  • Bihotza Solidarioa: Cear.
  • Bihotza Euskadi Aniztasuna: Nevipen.
  • Bihotza Komunikazinoa: Zinema Ikusezina.
  • Bihotza Bizkaia Konpromiso Soziala: Argia Fundazinoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu