MusEkintzearen barruan mikroantzerkiko pieza bi antzeztuko ditue apirilaren 22an

Bizkaie! 2023-04-19 07:51   Antzerkia

Bakion, apirilaren 22an, 13:00ean eta 18:00etan.

Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen Jaialdiak bere zortzigarren ikuskizuna eskainiko dau apirilaren 22an. Mikroantzerkiko saio bi izango dira Bakioko Txakolin Museoa-Txakolingunean: Alde batetik Mikel Martinezek Tabernaria Instrukzioak Botatzeko Ondo Bat Kaña bakarrizketea eskainiko dau. Tabernariak ohiko bezeroak deitu ditu kaña bat ondo ataraten erakusteko. Atxakia da hareen kezkak, damuak, ilusinoak eta desira zapuztuak azaleratzeko. Formeari jagokonez, egitura berezia dakar, historia atzekoz aurrera kontetan dalako. Hori ez da kapritxo estetiko bat, narrazinoaren esentziagaz lotuta baitago.

Beste alde batetik, Repiqueteo. Luna Luna Teatro. Egunak dira euria atertu barik dala eta behin eta barriro urak jote horren ondorioz bere gogoaren ahotsak gero eta indar handiagoz azaltzen dira. Catalina idazlea bere irrasaio propioa grabetan saiatuko da, pentsamenduak haren kontra burrukan dabizen bitartean. Helduko al da gure protagonistea kontakizunaren amaierara? Repiqueteo erritmo eta umorez betetako lana da, freskotasuna nagusi dauen narratibeari eusten deutsona. Umezaroagaz lotutako irudiak gai heldu eta introspektiboak barrubatzen dituan obrea.

Ikuskizunera joateko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserbea egitea 946 028 513 zenbakian. MusEkintzari buruzko informazino guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus helbidean konsultau daiteke.

MusEkintzea 2023ko bagilera arte egingo da Bizkaiko historiaz betetako hamaika agertokitan: La Encartadan, Balmasedan; El Pobaleko Burdinolan, Muskizen; Txakolin Museoa-Txakolingunean, Bakion; Euskal Herria Museoan, Gernikan; Arkeologi Museoan, Bilbon; Arrantzaleen Museoan, Bermeon; eta Muñatones Gazteluan. Aurten, lau gune barri dagoz: Mariaren Bihotza plazako aztarnategia, Bilbon; Berreginen Museoa; Gernika-Lumoko Europako Herrien Parkea eta Santimamiñe, Kortezubin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu