Antzerki Garaia 2023, urtarrilaren 13tik apirilaren 21era
2023-01-09 12:36 AntzerkiaUrtarrilaren 13an, Txalo Produkzinoak konpainiaren eskutik Sagastitarrak obra izango da ikusgai.
Antzerkia oro har eta euskeraz egindakoa bultzatzen jarraitzea dau helburu Beasaingo eta Ordiziako Udalen arteko alkarlanari esker atondutako Antzerki Garaia egitarauak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzoki Sarearen lankidetzeari esker antzerkia zabaldu eta ikusleak erakarteko denporaldi honetarako egitarau erakargarria atondu dabe udal bietako kultura sailek.
Antzerki Garaia programazinoak 1995eko lehen hiruhilekoan emon zituan lehenengo urratsak eta, beraz, aurtengoa Goierriko antzerki-denporaldiaren hogeita bederatzigarren ekitaldia da.
Antzerki taldeak eta obrak aukeratzeko garaian kontuan hartutako erispideak kalidadea, muntaia, hizkuntzea, konpainiaren eskarmentua eta obren arrakastea izan dira.
Aurtengo edizinoari jagokonez, 8 antzezlan batu ditue egitaraura eta horreetatik bi izango dira gaztelaniaz. Sarrerak 12 euroan izango dira salgai emonaldi bakotxeko eta denporaldi osorako abonuaren salneurria 72 eurokoa izango da. Hau erosteko epea urtarrilaren 10a arte egongo da zabalik.
Abonuagaz, egitarauko saio guztietara sartzeko aukerea izango da Ordizian edo Beasainen izan. Edozein aldaketari buruzko informazinoa jasoko dabe, baita urtean zehar beste obra batzuen programazinoari buruzkoa be. Gainera, antzezlan guztietarako udalerri bakotxeko antzokian jagokon jarlekua gordeko jako ilusleari.
Salmenta lekuak, Ordizian Herri Antzokiko txarteldegia eta Barrena jauregia eta Beasainen Usurbe antzokia izango dira. Hamar sarrera baino gehiago eskuratu nahi dituen kultura talde, ikastetxe eta antzekoek prezio berezia izango dabe, 10 euro eta jagokon udaleko kultura sailean eskuratu beharko ditue.
Usurbe antzokiak aukera barri bi jarri ditu martxan sarrerak edonoiz eskuratu ahal izateko: Batetik www.usurbe.eus ataria, edonoiz eta edonon sarrerak lortzeko. Bestalde, antzokiaren sarreran laster erabilgarri izango da Txarteldegi Digitala; edonork edonoiz sarrerak erosi ahal izateko zerbitzu barria izango da.
Programazinoa
Beasaingo Usurbe antzokian zabalduko da 2023ko Antzerki Garaia eta saio guztiak 20:30ean hasiko dira.
Lehenengoan, urtarrilaren 13an, Txalo Produkzinoak konpainiaren eskutik Sagastitarrak obrea izango da ikusgai.
Urtarrilaren 20an, barriz, La casa de papel telesailaren erantzun bikainaren ondoren, Itziar Ituño eta Ramon Agirre etorriko dira Ordiziara, Hobe ixilik antzezlana eskaintzeko.
Zezeilaren 17an, Ez naiz inoiz Dublinen izan lana ekarriko dabe Usurbera Aitziber Garmendia goierritarrak eta beste zenbait aktorek, Tentazioa Konpainiaren eskutik. Hurrengo astean, barriz, Ados Teatroak konpainiak Muchos amigos negros antzeztuko dau Herri Antzokian.
Martiko lanak honakoak izango dira: 17an, Ordizian Hika Teatroak Toto aurkeztuko dau eta 24an Beasainen Cabezas de cartel Perigallo Teatro-k.
Apirilean eta aurtengo antzerki garaiaren zikloa zarratzeko, 14an Beasainen Yerma lana izango da La dramática errante-k aurkeztua eta 21an, barriz, Vaiven Produkzinoak-en urteurrenean, Familia Sarekada lana ekarriko dabe Ordiziara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!