Zientzia eta teknologiari buruzko bideo labur onenak saritu ditue
2026-06-08 09:33 Pil-pileanGure bigarren garuna: hesteetako mikrobiotaren botere ezkutua bideoak jaso dau sari nagusia.
Zientzia eta teknologiari buruzko bideo laburrak eta originalak produzidutea eta zabaltzea dau helburu On Zientzia bideo-lehiaketak, Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) urtero atontze dabena, Teknopolis telebista-saioaren barruan. Aurtengo sariak, hamaseigarrenak, Tabakaleran, hain zuzen be.
Aurten 114 lan jaso dira, inoiz baino gehiago, eta bideo gehienak euskeraz aurkeztu badira be, badira gaztelaniazko eta ingelesezko bideoak be, parte-hartzaileen artean mundu osoko jentea baitago. Aurkeztu diran bideo guztiak ikusgai dagoz lehiaketearen webgunean: www.onzientzia.tv
Epaimahaikideek lan honeek saritzea erabagi dabe, kategoria bakotxean: Dibulgazino bideo onenaren saria (3.000 €) Yurena Carrero gasteiztarrak jaso dau, Gure bigarren garuna: hesteetako mikrobiotaren botere ezkutua lanagaitik. Epaimahaiaren eretxiz, dibulgazio-lan borobila da: edukiak, formatua, irudia... eta baita lokuzinoa bere. Pil-pilean dagoen gaia lantzen dau, eta genero-ikuspegia be berariaz txertatzen asmau dau, interes handiz.
Euskerazko bideo onenaren saria (2.000 €) ex aequo emotea erabagi dau aurten epaimahaiak. Batetik, Jon Esnaola Lopez, Ane Fradejas Marculeta eta Dunixe Urrutibeaskoa Azula biologiako ikasleek irabazi dabe saria, Tinder – Match! Edo Kosk! bideoagaitik. Epaimahaiak nabarmendu dauenez: bideo originala da, umorez eta zehetasunez betea. Gaiari primeran joakon formatua aukeratzen jakin dabe egileek. Bestalde, Noa Lopez Ochoa zarauztarrak be irabazi dau saria, -Olagarroa- bideoagaitik. Epaimahaiaren ustez, egileak baliabideak ondo erabilten jakin dau berez irudiz jazteko gatxa dan gai baterako. Animalia berezi baten barri emoten deusku, zehetasun askogaz eta adimena eboluzionetako beste modu bat be kontetan dau.
Manteo ikastetxeko DBHko 3. mailako ikasleek jaso dabe, Komentsalismoa lanagaitik. Epaimahaiaren ustez, freskotasuna eta dinamismoa darion bideoa da, eta antzemoten da talde-lanean primeran ibili dirala. Egunerokoan identifikautako arazo bat aztertu, azaldu eta urtenbidea alkarregaz topau deutse.
Aurten, gainera, epaimahaiak aitamen berezia egin nahi izan deutso hausnarketea egiteko bide emoten dauen lan bati. Alde zientifikoa, alde soziala, eta gazte eta emakumeek jasaten daben presinoa ikustarazoten ondo asmetan dauen bideoa da Ainhoa Lopez eta Nerea Etxaburu kimikako ikasleen Edertasuna salmentan lana.
Sariak banatu dituzte Adolfo Morais Ezquerrok, Zientzia eta Berrikuntza sailburuordeak; Ricardo Diez Muiñok, DIPCko zuzendariak; Edurne Gaston Estangak, Elhuyarreko Zientziako koordinatzaileak; Marian Iriarte Ormazabalek, EHUko errektoreorde eta epaimahaikideak; eta Nagore Rementeria Argotek, Teknopolisen ordezkari eta epaimahaikideak.
Epaimahaikideei jagokenez, ondokoak izan dira bideo laburrak epaitu dituenak: Marian Iriarte Ormazabal, EHUko Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako Errektoreordea; Cristina Tapia Huici, Euskadiko Filmategiko komunikazio-arduraduna; Jon Mattin Matxain Beraza, EHUko Kimika Fakultateko dekanoa eta DIPCko kidea; Itxaso Azcune Tolosa, DIPCko komunikazino-teknikaria; eta Nagore Rementeria Argote, Elhuyarreneta Teknopolisen ordezkaria.
Saio berezian emongo dau Teknopolis telebista-saioak sari-banaketea, bai eta saritutako lanak eta saridunen adierazpenak be. Bagilaren 13an 13:30ean izango da ikusgai saioa ETB1en, eta ekainaren 14an 12:25ean ETB2n.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
