Bisita gidatua Ekoetxea Urdaibairen klima-aldaketeari buruzko erakusketa barrira

Bizkaie! 2026-06-05 09:18   Pil-pilean

2026ko bagilak 5, Ingurumenaren Munduko Eguna.

Ekoetxea Urdaibai (Busturia) ezagunak atondutako Klima aldaketa: hemen eta orain erakusketa iraunkor barriaren edegierea dala eta, Ihobe soziedade publikoak, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea-Ekoetxea kudeatzen dauen erakundeak bisita gidatu esklusiboa egiteko aukerea eskaini dau.

Erakusketeak ibilbide dibulgatzaile eta murgiltzailea proponiduten dau, klima-aldaketeari buruzko ezagutza zientifikoa esperientzia ulergarri eta hurbila izateko moduan, prozesu global handiak lurraldean eta eguneroko bizitzan dituan ondorioakaz konektauta.

Bisiteak aukerea emongo dau ardatz kontzeptual nagusiak eta erakusketako baliabideak primizian ezagutzeko, baita erakusketearen ikuspegi pedagogikoa ezagutzeko be, klima-aldaketeak gure ingurunean zelan eragiten dauen hobeto ulertzea ahalbidetzeko.

Parte-hartzaile izan dira Josu Bilbao Begoña, Ingurumeneko sailburuordea (Eusko Jaurlaritzea) eta Adolfo Uriarte Villalba (Natura Ondare eta Klima Aldaketara Egokitzeko zuzendaria. Eusko Jaurlaritzea).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu