Getxok ingurumenaren eta jasangarritasunaren aurreko konpromisoa indartu dau

Bizkaie! 2026-06-03 08:42   Pil-pilean

Aste Berde edegi eta jardueraz beteagaz.

Bagilarenn 5etik 11ra, Getxok Aste Berdeari ekingo deutso jasangarritasuna herritarrei modu praktikoan eta parte-hartzailean hurbiltzeko. Udaleko Ingurumen Unitadedak atonduta, daborduko udalerriko ekitaldien egutegian sano berezia dan hitzorduko egitarauak kaleetara eroango ditu askotariko jarduerak: tailerrak, hitzaldiak, ibilbideak eta aire zabaleko beste hainbat jarduera, persona guztientzat: Aste Berdea gure udalerriko aberastasun naturala ezagutzeko eta gozetako aukerea da, ha jagoten eta errespetetan ikasten dogun bitartean. Eta proposamen baliogarriak eta hurbilak planteetan ditu gure bizilagunek esperimentetako aukerea izan deien keinu eta xehetasun txikiek ingurune naturala jagoteko eta hobetzeko daben garrantzia, adierazo dau Ingurumen Zerbitzuko zinegotziak, Carlos Sergiok.

Proposamen nabarmenen artean, Haur bat, zuhaitz bat izeneko ekimena dago. Zinegotziak azaldu dauenez, helburu nagusia da Getxon jaioten edo adoptetan dan ume bakoteko zugatz bat landatzeko aukerea eskaintzeko konpromisoa hartzea. Ekimena umearen aitak edo amak eskatuta gauzatuko da. Eskaerea jaso ondoren, zugatza landatu, etiketau eta familiari hori egiaztatzeko ziurtagiria emongo jako, zugatzaren, espeziearen, landaketa egunaren zein kokapen zehatza adierazoko dauena.

Bigarren barritasuna da Landareek jagoten gaitue; gure txandea da orain lelopean, herritarrei Getxoko landaredia aberasteko aukerea emongo jake, euren etxeetan tokirik ez daben landareak edo zugatzak emonez. Udal lorezaintza zerbitzuak landare edo zugatz hori Getxoko berdeguneetako batean birlandatuko dau.

Aurten beste jarduera batzuk be izango dira, besteak beste, hegaztiak ikustea, txorientzako etxeak eregitea, konpostaje-tailerra eta balkoietako baratzeak, baita etxetresna elektriko txikiak eta konpontzeko tailerrak. Horreek guztiak berrerabilera eta konsumo arduratsua sustatzeko bideratuta dagoza.

Aurten eskainiko diran beste jarduera batzuen artean, nabarmentzekoak dira, erosketa-zerrendea modu eraginkorrean planifiketan ikasteko tailerra, sukaldean zero galerea ardatz dauen bigarren tailer bat eta bigarren eskuko liburu eta jostailuen azokea, trukea sustatzeko eta horreei beste erabilera bat emoteko.

Eta ohiko proposamenen artean ez dira faltauko badian zehar egten dan ibilbidea eta kostaldetik piraguan egindako txangoa, uretako kirol honetaz gozetako hondakin plastikoak batzen laguntzen dan bitartean.

Bestalde, ingurumenari buruzko Getxo Berdea Helburu Argazki-Lehiaketea atondu dabe udalerrian bizi diran DBHko edo Batxilergoko ikasleentzat. Irudi bi onenek 300 euroko balioa dauen argazki kamera bana jasoko dabe.

Azkenik, bagilaren 5ean dan Ingurumenaren Mundu Eguna dala eta, Larrañazubiko Ingurumen Aretoak tailer kolaboratibo berezia atonduko dau eskuakaz margoztutako ingurumen arloko mural bat prestetako.

Jarduera guztiak doban dira eta horreetan parte hartu ahal izateko izena emon beharko da: telefonoz, 605 74 90 64 (09:00etatik 15:00etara), edo e-postaz, getxoasteberdea@gmail.com, hautatutako jarduerea, izen-abizenak eta eskuko telefonoa zehaztuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu