Martxan Bizkaiko EHUko Uda Ikastaroak

Bizkaie! 2026-06-01 07:30   Pil-pilean

22 Uda Ikastaro izango dira Bizkaian bagilaren 1etik irailaren 14ra. 

Bilbo, Bermeo eta Gernika izango dira uda honetan Bizkaian egingo diran EHUren 22 Uda Ikastaroren agertoki. Programazinoa bagilaren 1ean hasi eta irailaren 14an amaituko da.

Ikastaroetan hainbat arlo jorratuko dira, besteak beste, jasangarritasuna, bardintasuna, zuzenbidea, osasuna, zientzia eta teknologia, komunikazinoa, kulturea, historia, hezkuntzea, psikologia edota ekonomia eta enpresa.

Ikasleei, profesionalei, ikertzaileei, irakasleei eta herritar guztiei zuzenduta dagoz, hausnarketarako eta konpartidutako ikaskuntzarako guneak sortzeko helburuari eutsiz.

Horixe da, hain zuzen be, aurtengo kanpainako goiburua: Pentsatzen duzulako gara / Piensas, luego existimos, indibidualismoa gainditu eta ezagutza modu kolektiboan eregiteko konbidapena izanik.

Ikastaroak aurrez aurreko eta online zuzeneko modalidadeetan egingo dira eta hitzaldiak, eztabaidak eta metodologia parte-hartzaileak buztartuko ditue.

Informazino gehiago eta izen-emotea hemen.

Horrezaz gan, bagilaren 1ean eta 2an Bilboko Bizkaia Aretoan egingo dan Giza Eskubideen defentsarako erronkak eta estrategiak kriminalizazio eta errepresio garaian jarduerearen programa zehatza be badago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu