2026/06/04 09:15-14:00
Getxon, Romoko Kultur Etxean. | JardunaldiakBiharko Taupada.
Taupak urtero atontzen dauen jardunaldia da Taupada eta aurten hizkuntzen bizibarritzearen inguruko kontakizun eta diskursoak jarriko ditugu erdigunean. Bizibarritzen dabizen Hego globaleko hizkuntza komunidade gitxituen nazinoarteko kongresuaren barruan kokatu dogu aurtengo jardunaldia. Garabide, Plazara eta Soziolingustika Klusterragaz alkarlanean atontzen gabizen kongresua da, Hizkuntzetatik jalgiten gabizen mundua leloa daroama eta munduko hizkuntza komunidade desbardinak batzea, bizibarritze-diskursoen inguruan gogoetak egin eta hizkuntzen bizibarritzearen inguruko diskursoak mundu mailan eta modu eraldatzailean kokatzeko helburua dau.
Hortik jaio da Biharko Taupada jardunaldia, kongresuaren bigarren fasea zarratzeko, eta zabalik dago izen-emotea.
Goiz beteko egitarauan, ekarpen bi jaso nahi ditue. Batetik, jaso nahi dogu zein kontakizun barritzaile edo interesgarri egiten dabizen Hego globaleko hizkuntza gitxituek. Kongresuaren barruan egindako ikerketea erakutsiko dogu, 70 hizkuntza komunidade inguruko diskursoak aztertu baitira. Ikerketa hori Euskal Herriko mobimendu eta eragile askogaz konpartiduten gabiz azken asteetan, eta gogoeta saio horreetan jasotako lehen emoitzak be ekarriko ditugu, Taupako Julene Samuel eta Manuel Morenoren eskutik.
Bestetik, ikuspegi intersekzionala aintzat hartuz, entzungo dogu zelan josi geinkezan hizkuntzearen inguruko kontakizunak antiarrazismo, feminismo eta ekologismotik datozenakaz. Zer ikasi geinke mobimendu desbardinetatik? Zelan elikatzen ditugu diskurso horreek? Zerk balio leike euskerea bizibarritzerako? Horretarako, hiru berbaldi izango dira Leo Bueriberi, Aritz Landeta eta Miren Artetxeren eskutik. Onintza Olaizolak gidatuta, hiru hizlarien barriketaldia egingo dogu ondoren.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
