Gauegun Gaztelekua Algortako Merkatuan egongo da

Bizkaie! 2026-05-29 10:09   Pil-pilean

Udalerriko 11 eta 17 urte bitarteko gazteen behar barrietara egokitua.

Gizarte Kohesinoaren Informazio Batzordean, Algortako Gauegun Gazteleku barria ezartzeko proiektua aurkeztu dabe, Algortako Merkatuaren eraikinean egoan Kantxa Kirol Moda merkataritza-lokal zaharra osorik erabarritzeko eta prestetako, hain zuzen. Gaur egun Urgull kaleko udal eraikinaren hirugarren pisuan dago. Obren aurrekontua ia 730.000 eurokoa da; aurreikusita dago udagoienean hastea eta sei hilebeteko iraupena izatea.

Ekipamendu barria 11 eta 17 urte bitarteko gazteentzat da, eta gazteen aisialdirako gune komunitario eta hezitzaile lez planteetan da, ez bakarrik toki fisiko lez, Getxoko gazteentzako laguntza hezitzaile, sozializazino, partaidetza eta erreferentzia ingurune lez baino.

Mihaela Jilavu Gazteriako zinegotziak adierazo dauen bezela, jarduera honek Gazteriaren politika publikoak ulertzeko modu bat islatzen dau, aukera bardintasuna, bizikidetzea eta gazte guztiek gure auzoetan espazio ikusgarriak, erdigunean, modernoak, egokituak eta irisgarriak izateko daben eskubidea oinarri hartuta, gazteria lagundua, entzuna eta bizitza komunitarioaren protagonista sentiduko da. Proiektu honen bidez, udal zerbitzu bat hobetzeaz gan, erabilten ez dan espazio bat berreskuratzen dgu herritarren zerbitzura jarteko, Algortako Merkatuaren ingurunea bizibarrituz eta udalerriko gizarte kohesinoa indartuz. Belaunaldi guztientzako topaleku eta bizikidetza aukerak sortuko dituan Getxo bat nahi dogu. Ekipamendu barri horri esker, hezkuntza-aisialdiko eredu edegiagoa, inklusiboagoa eta Getxoko gazteen benetako preminakaz konektauta landuko da.

Espazioaren berezitasunak

Espazio barriak 270 m2-ko azalera erabilgarria dau gitxi gorabehera (318 m2), eta lehen pisuan dago, Torrene kaletik sarbide independentea du eta igogailu irisgarri baten bidezko konexinoa.

Ekipamendua diseinauko da 40 erabiltzaile inguruko eta 4 profesionaleko hezitzaile-talde baterako. Espazioa atonduko da aldi bereko erabileretara eta erabilera malguetara egokitutako hainbat eremu funtzionalen bidez, besteak beste:

  • Egongela eta bilerak egiteko gunea.
  • Irakurtzeko espazioa.
  • Ordenagailuen gunea.
  • Ikus-entzunezko eta bideo-kontsoletako espazioa.
  • Futbolin eta ping-pong eremua.
  • Office motako sukaldea.
  • Erabilera anitzeko eremua jarduera eta tailerretarako.
  • Hezitzaile taldearentzako bulegoa.
  • Biltegiak eta garbiketa-gela.
  • Komun inklusiboak eta egokituak.
  • Babeslekua edo krisi emozionalerako gunea.

Diseinuaren helburua da hainbat jarduera aldi berean egitea, bereizketa mobikorren eta egokitzapen akustikoko soluzinoen bidez.

Gaztelekuaren hezkuntza eta gizarte-ereduari jagokonez, Gaztelekuaren proiektua aisialdi hezitzaile komunitarioaren ikuspegitik abiatzen da, oinarrizko hiru dimensimotan oinarrituta: alkartzeko espazio fisikoa izatea, jardueren eta baliabideen programazinoa aurkeztea, eta hezkuntzan laguntzeko talde profesionala izatea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu