Gernikako Gerra-Presoen Ospitale Militarra (1938-1940) zarratu zaneko LXXXVI. urteurrena
2026-05-29 09:23 Pil-pileanUrteurrenaren harian, Pipergorri Alkarteak omenaldia iragarri dau.
Maiatzaren 30ean, Zallo kanposantuan, 269 Memoriala izango da 11:30-12:30.
Azken presoa, Benito Fernández González asturiarra, bagilaren 3an hil eta aurrerago ospitale militarra zarratu egin eben: 85 urte beteten dira. Egun horren bueltan Gernikako Gerra-Presoen Ospitale Militarrean hildako 269 horreei egiten jake omenaldia.
Familia batzuk omenaldira etorriko dirala agindu dabenez, parte-hartze berezia eukiko dabe familia-memoriaren testigantzak emoten ekitaldiaren barruan. Betiko moduan hildakoen izenen irakurketea egingo da -Izanari izena emon- eta lore eskaintzea egingo jake. Tartean Segundo Olaeta - Musika Eskolako Bandakideak alde musikala bideratuko dabe.
Gernikar-Lumotar guztiei konbita egiten deutsegu omenaldian parte hartzeko.
Memoria Publikoa. Memoria inklusiboa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
