Prest eguzki-eklipsearen gaineko gorabeherak

Bizkaie! 2026-05-29 07:58   Pil-pilean

Fenomeno astronomikoaren gakoak hainbat formatutan dagoz eskuragarri.

2026ko abuztuaren 12ko eguzki-eklipsea azken urteotako jazoera astronomiko garrantzitsuenetako bat izango da: azken 100 urteetan Euskal Herrian ikusgai izango dan eguzki-eklipse oso bakarra, Artikotik eta Groenlandiatik barrena etorriko dan eklipsea; mendebaldean hasi, eta ekialderantz urrunduko da.

Elhuyar Zientzia hedabide digitalak, jazoerearen inportantziaz jakitun, eduki-moltso aberatsa jarri dau gizartearen eskura: Eklipse-tantak audio-pilulak, idatzizko baliabideak, ikus entzunezkoak eta beste hainbat eduki dagoz berariaz sortutako banda monografiko batean, besteak beste, Elhuyar aldizkariaren bagileko zenbakiak eguzki-eklipseari monografiko bat eskainiko deutso. Erreportajeen bidez, eguzki-eklipseen alderdi zientifikoaren, bizidunokan sortzen dauen eraginaren eta Eguzkiari berari buruzko azken ikerketen barri emongo dau Elhuyar aldizkariak, baita papelean be. Horrezaz gan, harpidedun barriek eklipsea ikusteko betaurrekoak jasoko ditue opari.

Baliabideak gehituz joango da modu dinamikoan abuztura bitartean, esate baterako, Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrilaren eta Euskal Telebistako Teknopolis saioaren programa bereziak gehituko dira. Horreek guztiak banda monografikoan egongo dira ikusgai.

Norteko Ferrokarrila irratsaioan, Euskadi Irratian, eklipseari buruzko programa bat emitiduko da zenbait astronomogaz. Denporaldiaren amaieran izango da, bagilaren 26an eta, bereziki abuztuan izango dan eguzki-eklipse osoaz berba egingo dan arren, fenomenoa bera aztertuko dabe zientziaren ikuspuntutik.

Teknopolis telebista saioari jagokonez, bagilaren 20ko astegoienean, denporaldi honetako azken saioa abuztuaren 12ko fenomeno astronomiko horren bueltan dagoan zientziaz berba egin eta bat-batean iluntzeak agirian itxi leikezan sekretu kosmikoak jorratuko ditue.

Azken buruan, nabarmendutakoo baliabideez gan, Elhuyarrek gazteentzako tailerrak eta helduentzako berbaldiak atondu ditu, fenomenoak gizartean sortzen dauen interesari erantzuteko. Alde batetik, eklipsea ulertzeko, modu seguruan ikusteko eta zientziaren aurreko jakin-mina biztuteko tailerrak izango dira. Eta, bestetik, Eklipsea, zorioneko itzala dibulgazino-hitzaldian, eklipsearen ikusgarritasunaz gan, jazoereak zelako inplikazinoak dituan azalduko da, bai historikoa, baita zientifikoa be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu