2025eko zemendiaren 29an Agurra etorri zan...
2026-05-28 10:50 Musikea
Zuek izan zaree urte honeetan guztietan gure motorra, gure arnasa... Zuen energia, zuen oihuak, irribarreak eta emondako babesik barik, gaur arteko bidea ez litzateke posible izango.
Eskerrik beroenak gure lan-taldeari egindako lan nekaezinagaitik, eskainitako denporeagaitik, konfidantzeagaitik eta bihotza mahai gainean jarri izanagaitik.
Itzalean egon arren zuek izan zaree gure bizkarrazurra, gure oinarria.
Zapatukoa ez zan agur hutsa... bizitako guztien ospakizuna izan zan.
Zuokaz konpartidu dogun hori geugaz eroango dogu betiko: momentuak, keinuak, emozinoak, alkartasuna eta sortu dogun lotura berezı hori.
Andoni Basterretxea, abeslaria eta gitarristea; Juantxo Yurrita, batería; Haritz Harreguy gitarristea; eta Mikel Kazalis, bajistea. Mila esker danoi gu danon partez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
