Arrain Azoka Pro 2026
2026-05-28 07:40 Pil-pileanBermeon Ekonomia Urdina sustatzeko.

Bermeoko Udaleko Behargintzak atonduta, Ekonomia Urdinaren arloan lankidetzea, barrikuntzea eta garapen ekonomikoa sustatzeko helburuagaz egin da. 45 persona inguru batu dira enpresa, Lanbide Heziketa zentro, administrazino publiko eta itsas eta irristatze ekosistemako agenteen parte-hartzeagaz.
Jardunaldiaren hasieran, Maite Caruezo, Bermeoko Udaleko zinegotzia, Cristina Mugika, Lurralde Lehiakortasuneko eta Kanpo Sustapeneko zuzendari nagusia eta Ixone Soroa, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendariak, Ekonomia Urdinari lotutako arlo estrategikoak aurkeztu ditue, arlo honek barrikuntzearen eta lehiakortasunaren bultzadan dauen zeregina azpimarratuz.
Ondoren, lan-saio parte-hartzaile baten bidez, sektorearen erronka nagusiak aztertu ditue, besteak beste, iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra, material barrien garapena, belaunaldi-errelebo faltea, talentu gaztea erakarteko zaltasunak eta profil tekniko kualifikatuen faltea. Era berean, enpresen eta Lanbide Heziketearen arteko lankidetzea indartzearen garrantzia nabarmendu da, barrikuntzea eta eraldaketa teknologikoa sustatzeko.
Arrain Azoka Pro Bermeoko Udalak sustatutako proiektu baten barruan kokatzen da, beste erakunde batzuekaz lankidetzan, eta Bizkaiko kostaldeko Ekonomia Urdinaren esparruan erreferentziazko topagune legez sendotzen doa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
