2026/06/04 08:00
Bilboko Arriaga Antzokian. | JardunaldiakXIX. Klasikoen Irakurketea. Txillardegiren 'Leturiaren egunkari ezkutua'.
Joseba Sarrionandia idazleak (Iurreta, 1958) emongo deutso ahotsa Jose Luis Álvarez Enparantza, Txillardegiri (Donostia, 1929-2012) bera izango baita Arriagan Leturiaren egunkari ezkutuaren lehenengo lerroak irakurriko dituana, goizeko 08:00etan.
Ondoren, ehunka persona txandaka ibiliko dira goiz osoan zehar Arriagako Foyer ikusgarrian jarritako mikrofonoaren aurrean. Ohikoa danez, euskal gizartearen arlo guztietako lagunek parte hartuko dabe: kultura eta gizarte-eragileek, ikasleek, irakasleek eta erakunde mueta guztietako ordezkariek, besteak beste, Arriagatik pasauko dira Ibone Bengoetxea Sailburua, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Leixuri Arrizabalaga, Euskera, Kultura eta Kirol saileko foru diputadua edota Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea, herri alkarteetako ordezkariak, euskaltzainburuak, unibersidadeko errektoreak, hedabide, irakaskuntza eta sindikatuetako ordezkariak, ekonomista, abokatu eta injineruen kolegioetako ordezkariak. Tarteka, Bilboko institutuetako ikasleak, diasporako kideak eta munduko 50 euskal etxeetako euskera ikasleak irakurten be ikusiko ditu bideoetan. 
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
