Maiatzaren 28tik bagilaren 21era arte egingo da Getxon

Bizkaie! 2026-05-26 12:44   Pil-pilean

PAUSE, PLAY eta REC trilogiaren ondoren, aurtengo gaia RESET da.

XX. Getxophotoren aurkezpena Punta BegoƱa Galerietan. | Ikusi handiago | Argazki originala

Begihandi kolektiboak bultzatuta eta María Ptqkgaz, aurten azkenengoz, zuzendaritza artistikoan, XX. Getxophoto Jaialdiak artista ospetsu ugari hartuko ditu beste behin be, beren lanak aurrez aurre aukeztuko dituenak. Geuga bat egingo dabe, besteak beste, Cristina de Middel, Lisa Barnard, Alejandro Acín, Mohamed Hassan, Karolina Wojtas, Yuxing Chen, Eugenia Maximova eta Shahram Saadat.

Aurten 23 erakusketa programau dira, gehienak aire zabalean, izan be, Getxophotoren ezaugarria da espazio publikoaren aldeko erabateko jarrerea, alkartzeko, alkarrenganako autortzarako eta esperimentetako, olgetan ibilteko eta ospatzeko eremu legez. Jaialdiaren leku nagusi biak ondokoak izango dira: Punta Begoña Galeriak, sei erakusketa atonduko baitira bertan; eta Algortako Merkatua, Sirenoari eskainitako photocall oso berezi bat eta jaialdiaren artxibo digital historikoari buruzko instalazino handi bat hartuko ditu, 20 urteotan jaialdian parte hartu dabe ia 400 artisten lana batzen dauena, hareen biografiakaz eta instalazinoei buruzko informazinoagaz.

Horrezaz gan, aurten jarduera-programa berezia diseinau dabe, besteak beste, bisita gidatuak, Encerrona 13 alkarrizketa-programea, Batzar Nagusi bat (aurreko komisarioakaz eta parte hartzen dauen publikoagaz topaketea), musika playlist bat, film kanal bat edo baso-azpiko ibilbidea.

Kontuak kontu, ondokoak dira erakusketak

  • Alejandro Acín — El último lunes.
  • Chloé Azzopardi — Non Technological Devices.
  • Cristina de Middel — Snap Fingers and Whistle.
  • Dorian Tutuianu — El espejo mío.
  • Eugenia Maximova — Destination Eternity.
  • Frederic Aranda — The Haircut.
  • Getxophoto artxiboa — Inventarium.
  • Gohar Dashti — Home.
  • Jan Richard Heinicke — Radiant Grounds.
  • Judith Melsió — 20 urte.
  • Julieta Gil — Nuestra Victoria.
  • Karolina Wojtas — Abzgram.
  • Lisa Barnard — The Canary and the Hammer.
  • Mark Formanek — Standard Time.
  • Mohamed Hassan — Our Hidden Room.
  • Mohammad Rakibul — The Blue Fig.
  • Philip Kwame Apagya — No Place Like Home.
  • Shahram Saadat — The Whale.
  • Simon Weckert — The Republic of Null Island.
  • Tamara Janes — Copyright Swap.
  • Yao Lu — New Landscapes.
  • Yunping Li — ¿¿ (huí jia).
  • Yuxing Chen — The Oriental Scene.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu