XX. KaldeArte Gasteizeko kaleetara bueltauko da bagilaren 12tik 14ra

Bizkaie! 2026-05-15 11:38   Kulturea

Danetara, 58 pieza eskainiko ditue, horreetatik 5 estreinaldiak.

KaldeArtek 20 urte bete ditu eta aurten 32 konpainia izango dira protagonista: 6 Vitoria-Gasteizkoak, 7 Euskadiko beste lekureren batekoak, 14 Estaduko beste leku batzuetakoak eta 5 nazinoartekoak.

KaldeArtek aireko ikuskizun bikainagaz ekin eutson ibilbideari eta ikusleak zurtz eginda itxi zituan. 20 urte geroago, 2026ko bagileko bigarren barikuan, Gasteizko Kaleko Arteen Nazinoarteko Erakusketeak 20. jaialdia inaugurauko dau, Alacanteko Zenit Aerial Ballet konpainiaren Aria ikuskizunagaz. Aireko ikuskizun bikain horrek ikusleak barriro be txundituta itxiko ditu 30 metro baino gehiagoko altueran Vivaldiren -Lau urtaroak- lanaren erritmoan jantzan egingo daben 8 jantzarigaz, Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak azaldu dauenez.

Danetara, 58 proposamen aurkeztuko dira astegoienean eta horreetako bost (Udal Dantza Konserbatorioarena, Koilararena, Bitsarena, Kankarrorena eta Hikarena) estreinaldiak dira. Joandako denporei be erreparauko jako, KaldeArteren 20 edizinoetan zehar programazinoan parte hartu daben ikuskizunak eta konpainiak berreskuratuta: Motionhouse, Manolo Alcántara, Osadía, Deabru Beltzak, Markeliñe, Hika eta Trapu Zaharra. Horreei buruz, zinegotziak zehaztu dauenez, “kaleko arteen publiko fidelak asko txalotzen eta maite dituan konpainiak dira'.

Urteurren honetan aparteko garrantzia izango dabe Gasteizen sortutako tokiko produkzinoek, Kankarro, Bitsa, Koilara, Zurrunka, Azirkarte eta Jose Uruñuela Udal Dantza Konserbatorioaren eskutik sortutako sei sorkuntzagaz: arlo hori KaldeArteren hasiera-hasieratik landu izan dogu eta orain be bere tartea izango dau, jakina, adierazo dau Díaz de Corcuerak.

Horrezaz gan, 20. edizino honek ikuskizun inklusiboak izango ditu, horreetako bi dibersidade funtzionala daben gazteak protagonista dituan ¿Encajamos? lana, Azirkarte tokiko konpainiarena, eta La Cote Folle Kataluniako konpainiaren Entre bous i vaques ikuskizuna (edizinoa zarratzeko). Bertan, Gasteizko edadekoek modu aktiboan eta zuzenean parte hartuko dabe.

Gasteizko parte-hartzea Bitsa konpainia arabarraren Haritik Tiraka lanagaz be heldukoko da. Bitsa BIZANegaz lankidetzan ibili da, zentroetako erabiltzaileen umezaroko esperientziak eta bizipenak batuz. Ez dira bakarrak izango, Luis Aramburu Udal Musika Eskolako ikasleek be Pere Hosta clown katalanaren Woof lanean parte hartuko baitabe.

Estaduko eta nazinoarteko jaialdi garrantzitsuenetan sarituak izan diran edo gaur egun Max eta Talía sarietarako hautagaiak diran beste zirku, jantza eta antzerki-ikuskizun batzuek osotuko dabe programazinoa, besteak este, Margarida Monteny artista portugaldarraren Blue, 2025eko Valladolideko TACen interpretazio onenaren saria eskuratu ebana; Madrilgo La Venidera jantza konpainiaren No, 2026an lau Max saritan finalista izandakoa; Txema Muñoz mago katalanaren Gota, kaleko ikuskizun onena Gijongo FETEN azokan eta kaleko ikuskizun onenaren Max sarietan finalista; Hotel Iocandi Kataluniako taldearen Conhort, 2026ko Talía sarietan zirku-ikuskizun onenaren sarietarako hautagaia; Bartzelonako Entre Nous konpainiaren Bordeline, Circorts 2025 jaialdian publikoaren saria eskuratu ebana; eta Belgikako Be Flat konpainiaren Follow me, Tenerifeko Mueca jaialdian ikuskizun onenaren saria jaso barri dauena. Hori izango da edukiera murriztua izango dauen ikuskizun bakarra eta, horregatik, konbidapena beharko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu