Esther Ferrer: Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2026
2026-05-15 09:30Autortzeak artistearen nazinoarteko proiekzino handiko ibilbidea nabarmentzen dau.
Arte garaikidearen barrikuntzan egindako ekarpen erabagigarriagaitik Eusko Ikaskuntzak eta LABORAL Kutxak jakitera emon dabe 2026ko Eusko Ikaskuntza- LABORAL Kutxaren Humanidadeak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria curriculum nabarmenaren irabazlea. Sariaren epaimahaia Eusko Ikaskuntzaren eremu geografikoko zazpi unibersidadeetako eta Musikeneko ordezkariek osotu dabe, Eusko Ikaskuntza eta LABORAL Kutxako ordezkariakaz batera eta Esther Ferrer ebatzi dabe 2026ko irabazle.
Esther Ferrer euskal sortzaile esanguratsuenetako bat da nazinoarteko arte eta kulturearen arloan. 60ko hamarkadearen hasieratik, diziplina anitzeko ibilbide zabala egin dau, izaera kritiko sakonekoa, hizkuntzearen eta denporearen mugak gainditzen dituana, eta gorputza bere sorkuntza lanaren erdigunean kokatzen dauena.
Performance artearen munduan ezaguna, Ferrerrek arte garaikidearen mugak berrinterpretetan lagundu dau, nazinoartean eragin handiko lengoaia propioa finkatuz.
Haren lana izan handiko erakundeetan programau da, besteak beste, Madrilekoo Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionala, Guggenheim Bilbao Museoa, Valentziako Centre del Carme, Renneseko FRAC Bretagne, Parisko Val-de-Marne Arte Garaikideko Museoa, Rio de Janeiroko Arte Ederren Museo Nazionala edo Roskildeko Arte Garaikideko Museoa. Era berean, artistearen obrea bilduma publiko eta pribatu garrantzitsuenetan dago: Madrilgo Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionalean, Bartzelonako Museu d’Art Contemporani izenekoan, Parisko Centre Pompidou museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Artium Museoan, Guggenheim Bilbao Museoan, La Caixa Bilduman eta Helga Alvear Fundazinoan.
Haren ibilbide artistikoagtaz batera, epaimahaiak nabarmendu dau Euskal Herriko hezkuntzan egindako ekarpena. 1963an Donostian sortutako Adierazpen Libreko Tailer aurrendarian parte hartu eban José Antonio Sistiaga margolariagaz batera, baita Elorrioko Eskola Esperimentalean be. Ondoren, irakasle lanetan ibilia da Kanada, Frantzia, Italia, Mexiko, Suitza eta Espainiako unibersidade eta Arte Ederren eskoletan.
Oro har, haren ibilbideak eta azken garaiko jarduerak agirian jarten dabe sorkuntzearen eta gizartearen egungo bilakaereagaz konprometidutako artista bat, artea askatasun-espazio bezela ulertzen dauena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
