Getxophotok aste bi barru ekingo deutso
2026-05-14 09:37 KultureaJaialdiaren hasiereari aurrea hartu eta ekitaldi bitan egingo dabe.
Edizio honetan Jaialdiaren hasiereari aurrea hartu eta ekitaldi bitan egingo dabe: Opening 01-ean Algortako erdiguneko erakusketak oinez zeharkatuko ditue eta Opening 02-an, Punta Begoña Galerietan erakutsitako lanak, Yunping Li-ren performance bereziak amaiera borobila emongo deutsolarik. Bisita bietan gure komisario María Ptqk eta Getxophotora hurbildu diran artista parte-hartzaileetako batzuk izango dira eta beren obren aurkezpena egingo dabe.
Opening 01 – Algorta erdigunean.
Maiatzak 29, barikua, 19:00 – 21:00.
Urteerea: Zabala eskola (Zabala 3).
Sarrera librea, aldez aurretik izena emon barik.
▇Alejandro Acín (Oska).
▇Cristina de Middel (Alacant).
▇Dorian Tutuianu (Moldavia).
▇Frederic Aranda (Suitza).
▇Jan Richard Heinicke (Alemania).
▇Judith Melsió (Bilbo).
▇Karolina Wojtas (Polonia).
▇Lisa Barnard (Ingalaterra).
▇Shahram Saadat (Iran-Ingalaterra).
▇Simon Weckert (Alemania).
▇Tamara Janes (Suitza).
Opening 02 – Punta Begoña Galeriak
Maiatzak 31, domekea.
1. Bisitea: 11:00 – 12:00
2. Bisitea + performance: 12:30 – 14:30
Urteerea: Punta Begoña Galeriak (sarbidea Arriluze)
Izena emon behar da webgunean. Leku-kopuru mugatua.
▇Eugenia Maximova (Bulgaria).
▇Mohamed Hassan (Egipto).
▇Yunping Li (EH-Txina).
▇Yuxing Chen (Txina).
Hemen izena emoteko estekak — aukera bakarra aukeratu. Bisita biak bardin antzekoak dira baina bigarren saioan Yunping Li-ren performance bat be egingo da.
– Bisita gidatua bertaraturako artistakaz:
Izena emon (11:00-12:00).
– Bisita gidatua bertaraturako artistakaz + Yunping Li-ren performancea:
Izena emon webgunean (12:30-14:30).
Formatua aldatu egiten da, baina Opening-a da oraindino Jaialdia biziteko unerik onena: komisarioak bere ikuspegia azaltzen dau, xehetasunez, edizino honetako programazino artistikoari eta narratibeari buruz; eta artistek lehen personan aurkezten dabe euren lana.
Bagilak 6
Punta Begoña Galerietan
Jarraitzaile, zale eta bisitariak: etorri topaketa berezi honetara, Jaialdia gogoratu, birpensau eta berreasieratzeko. Getxophotoren jaondakora eta orainera begiratzeko momentu kolektiboa, baina baita bere etorkizunera begiratzeko be.
Horretarako, luxuzko konbidaduak izango ditugu, Getxophotoko komisario izandakoak: Alejandro Castellote, Monica Allende, Jon Uriarte eta María Ptqk. Mokaua be egongo da, jakina! Idearik onenak bazkalondo baten berotasunean sortzen diralako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
