'Duintasuna, lana eta komunidadea'

Bizkaie! 2026-05-14 08:10   Kulturea

Jose Maria Arizmendiarrietaren heriotzearen 50. urteurrenean.

Arizmendiarrietaren Urtea. Enpresa humanistaren urtea urteurrenaren harian atondutako ekitaldien artean, euskal kooperatibismoaren sustatzaile gorenetako baten heriotzearen 50. urtemugan, maiatzaren 20an, eguaztenean, 18:30etik aurrera, Sabino Arana Fundazioak eta Arizmendiarrieta Kristau Fundazinoak Jose Maria Arizmendiarrieta: duintasuna, lana eta komunitatea nabarmentzen da. Topaldia Sabino Arana Fundazinoaren Bilboko egoitzan izango da.

Arizmendiarrieta Markinan jaio zan 1915ean eta Gasteizko abadetegian ikasi eban. Abadeak personen zerbitzuko ekonomia aldeztu eban, enpresea humanizetea gizartea eraldatzeko bide eraginkorra dala sinistuta. Eleiza katolikoaren entziklika sozialak oinarri hartuta, justizia sozialean, parte-hartzean, giza duintasunean eta barruko demokrazian oinarritutako enpresa-eredua bultzatu eban, Mondragón Korporazino Kooperatiboaren hazia.

Mintegian ondare hori gaur egungo ikuspegiz berreskuratzen eta eguneratzen ahaleginduko da. Omenaldia baino gehiago, Arizmendiarrietaren pentsamoldearen indarraldiari buruz gogoeta egiteko gune legez proponiduko da saioa, lanaren prekarizazinoa, desbardintasunak ugaltzea eta enpresan oinarri etiko barrien bilaketea nagusi diran egungo inguruabarrean. Sendo dirauelako Arizmendiarrietak gauzatzen jakin eban pentsamoldeak: utopikoa praktikora hurbiltzeko erronkea.

Hizlariak: Jon Emaldi, Arizmendiarrieta Kristau Fundazinoko kidea eta Laboral Kutxako bazkidea; José Antonio Fernández Lombera, Deustuko Unibersidadeko Antropologia, Arkeologia eta Historiaurreko irakasle emeritua; eta Jon Mentxakatorre, filosofoa eta Mondragon Unibersidadeko irakaslea.

Eduardo Araujo Sabino Arana Fundazinoko zuzendariak moderauko dau barriketaldia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu