Amoreszena 2026, Familiako Antzerki Jaialdia Amorebieta-Etxanon

Bizkaie! 2026-05-13 09:26   Kulturea

Maiatzaren 22tik 24ra.

Udalerriaren kulturearen dinamizazinoa eta familiei zuzendutako kultura-izaerako jarduerak sustatzea helburu hartuta. Jaialdi honek edade guztietako herritarrei zuzendutako antzerki, musika, zirku eta jarduera ludikoak eskainiko ditu, eta kulturearen bidez sormen eta irudimena sustatzea izango da bere ardatza.

Jaialdiaren helburu nagusia da familientzako aisialdi kulturala sustatzea, antzerkiaren bidez. Horretarako, jaialdia 0-12 urte bitarteko umeentzako ikuskizunakaz eta familientzako proposamenak eskaintzen ditu, eta guztiak kulturearen bidez gizarte bidezkoagoa eregiteko helburuari eutsiz.

Egitaraua

  • Maiatzak 22, barikua

Jaialdiaren lehen egunean arratsaldeko 18:00etan hasiko dira ekitaldiak, Andante ikuskizunagaz, Zezilia Gallartzagoitiaren eskutik eta Markeliñeren antzezlanagaz. Egun horretan, 19:00retan beste ikuskizun bat be izango da: Alonso, ezinezko mandatuen mezularia, Hortzmuga konpainiaren eskutik, herriko plazan. Jaialdiaren lehen eguna amaitzeko, 20:00etan Zugan ni nerabeentzako antzerki proposamenak Zornotza Aretoan izango dira.

  • Maiatzak 23, zapatua

Zapatu goizean, Zelaieta Parkean izango da Itinerània Titeretú, kalean instalazinoa goiz eta arratsaldez (11:30-14:30 eta 16:30-19:30), familia osoari zuzendutako antzerki interkatiboa. Eguerdiko 12:00etan eta 17:00etan, Zelaieta Kontzertu Gelan, Errotik ipuin musikatuak izango da. Era berean, 12:30-14:30 eta 16:30-19:30 bitartean Adrian Conderen La Petit Caravane ikuskizuna izango da Herriko Plazan. Arratsaldean, Txalapart konpainiak Babes antzezlana eskainiko dau 17:00-18:30ean Zubiaur Musika Eskolako Auditorioan. 19:30ean, Ogenbarrena-Gudari-Luis Urrengoetxea Zirkozaurrek Kalejira ekitaldia eskainiko dau. Eguna amaitzeko, 20:00etan, Andra Mari Plazan Bonba bat naiz! Bea Larrañagaren antzezlanagaz gozetako aukerea egongo da.

  • Maiatzak 24, domekea

Jaialdiaren azken egunean, goizeko 11:30ean eta 13:00ean, Zornotza Aretoan, Engruna Teatrek Univers ikuskizuna eskainiko dau. 12:30etan Herriko Plazan, Zirkun Zirkoren Loratzen izango da, eta eguna amaitzeko, 13:00ean, Zelaieta Auditorioan Anita Maravillasek Prozesuak eta ibilbidea berbaldia eskainiko dau.

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrak jaialdian parte hartzeko animetan ditu, antzerkiaren bidez gizarte inklusibo eta adiskidetsua eregiteko helburuagaz. Jaialdiak, berriz, herriko espazio publikoak dinamizetea eta kultura bizia sustatzea dau helburu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu