100 ikuskizun inguru izango dira Leioan maiatzaren 14tik 17ra
2026-05-12 09:47 KultureaXXVI. Leioako Umore Azokeak kaleak hartu ditu.
17 euskal konpainia, Estaduko 22 eta nazinoarteko 6, Frantzia, Argentina, Italia edo Lituania lako herrialdeetatik etorriak. 300 profesional baino gehiago batuko dira Leioan 27 agertokitan eta ibilbide ibiltari bitan, Umore Azokea, sektorearen erreferentziazko ekitaldietako bat da.Proposamenen artean nabarmentzen dira Koilara Teatroren La llegada; Liliput, Tombs Creatiusek ekarriko dauen instalazino parte-hartzailea edo Buenas noches, Europa Animasurren eskutik.
Leioako Kale Artisten Azokea Euskadiko kultura-egutegiko hitzordu nagusietakoa hemen da. Lau egunetan, udalerria antzerki, jantza, zirku eta musikako 100 ikuskizunez beteko da, 600 proposamenen artean hautatuak, 45 konpainiaren eskutik,
Aurten 17 euskal konpainiak hartuko dabe parte, Estaduko gainerako lurraldeetatik etorritako 22k eta nazinoarteko 6k, Frantzia, Italia, Lituania edo Argentina lako herrialdeetatik, jaialdiaren aniztasun eta edegitasun izaerea indartuz, bai ikuspegi artistikoan bai jatorri geografikoan.
Umore Azokako programazinoaren aurkezpena eta edizino honetako zehetasunak emoteko prentsaurrekoan Leioako alkateak, Iban Rodriguez Etxebarriak emon ditu azalpenak eta haregaz batera egon dira Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea, Andoni Iturbe eta eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol diputadua, Leixuri Arrizabalaga.
Leioako alkatearen eretxiz: Umore Azokeak barriro erakusten dau kalean egiten den kultureak gozetako bai baina espazio publikoa biziteko dogun modua eraldatzeko be balio dau. Lau egunetan, Leioa sortze garaikidea, umorea, hausnarketa eta herritarren parte-hartzea buztartzen dituan leku bihurtzen da, artea persona danakana modu zuzenean eta irisgarrian hurbilduz.
Esangura horretan, Iban Rodríguez Etxebarriak ondokoa azpimarratu dau: edizino honek bereziki jarten dau arretea gaur egungo sorkuntzan, hizkuntza eszeniko barrietan eta herritarren inplikazinoan, udalerritik bertatik sortzen diran proposamenakaz be. Umore Azokea hazten jarraitzen dau topagune profesional eta kultur erakusleiho nagusi bezela, Leioa gure ingurunetik harago nazinoarteko kale-arteen mapan kokatuz.
Bestalde, Andoni Iturbe Kultura sailburuordeak nabarmendu dauenez, ekitaldi honek kultureak espazio publikoa aktibetako eta komunidadea indartzeko gaitasuna agirian ixten dau, kalea topagune bihurtzen da, eta bertan alkarlana eta nortasuna modu naturalean buztartzen dira; Umore Azokeak Euskadiko kultura-sistema bizia eta edegia islatzen dau, tokikoa mundura zabalduz.
Azkenik, Leixuri Arrizabalaga Kultura, Euskera eta Kirol diputaduak nabarmendu dauenez, Umore Azokea ikuskizunak programetako gunea eta kaleko arteak bultzatu, indartu eta proiektetan dituan ingurunea da. Holako topaketak oinarrizkoak dira sektorearen profesionalizazinoan aurrera egiteko, profesionalentzat benetako aukerak sortzen dituelako, topaketak, kontratazinoa eta beren lanen proiekzinoa bultzatzen dituelako. Umore Azokea lako azokek kaleko arteei etorkizuna bermatzen laguntzeaz gan, eragin zuzena dabe gizartean, kultura espazio publikora hurbilduz eta hareen dimensino soziala eta komunitarioa indartuz.
Aniztasuna, sorkuntza garaikidea eta programazino bizia
Programeak ia 100 ikuskizun izango ditu, publiko guztientzako proposamen eta formatu askogaz. Edizino hau nabarmenduko da sorkuntza garaikidearen aldeko jarrereagaitik: parte hartuko daben 45 konpainietatik 30 baino gehiagok beren lanak lehen aldiz aurkeztuko ditue Euskadin, eta horreen artean 25 estreinaldi absolutu izango dira.
Umorearen presentzia izango da jaialdiaren ardatz nagusietako bat eta horren adibide da La Llegada, Koilara Teatroren proposamena, irrati esatari bik umorezko tonu batean estralurtarren etorria Lurrera kontauko dabelako, ironia, erritmoa eta publikoagazko gertutasuna buztartuz.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
