'Llamalo X', emakumeen desioa, Pabellón 6ko oholtzan
2026-05-11 10:58 KultureaAntzezlana maiatzaren 14an eta 21ean taularatuko dabe.
Orain urte bi, Pabellón 6 Aretoan Llamalo X antzezlanaren saio edo aproba orokorra eta piezeari buruzko working progress bat egin ziran. Aurreikusitako helburuak bete eta publikoak sortzen egoan piezearen engranajeak ikusi, hareez gozau eta, ondoren, barriketaldia egon zan. Holan, piezeagaz jarraitzeko inpresinoak eta hausnarketak batu zituen. Oraingoan, pieza horren azken emonaldiak egiten dabiz eta Pabellón 6 Aretoann gozau ahal izango dogu, maiatzaren 14an eta 21ean, eguenetan.
Llamalo X ikuspegi feministea dauen eta LGTBIQ+ gaiak jorratzen dituan antzerki-komedia da. Espektatibak, sexualidadeari eta desioa lako gaiak jorratzen ditu modu errealista, dibertigarri eta ez-konbentzionalean.
Zortzi lagunek, Kombucha hartzeko gelditzeaz nekatuta, alkar beste era batera ezagutzeko zeozer iraultzailea egitea erabagiten dabe: orgia. Horretarako, konfidantzea, erabagia eta enpatia ditue... Kuadrillakoak dira! Zergaitik urtengo dau txarto?
Orgia gizartearen fantasia sexual ohikoenetakoa da; orokorrean gizonezko txuri hegemonikoakandik irudikatua. Baina... zelan izango litzateke orgiaren iruditegi patriarkal eta heterosexualagaz apurtzea, orgia hau errealidade bilakatuz?. Desira askatzaile hori sortzeko bidean egongo dira protagonistak. Halan da be, ez dakie euren muga eta oztopo propioak gainditu beharko dituela.
Ainhoa Artetxe
Ainhoa Artetxek zuzendu dau lana, Kattalin Noizbehinka eta Graciela Donizen laguntzeagaz, Ainhoa eta Gracielak Lizar Begoñagaz batera sortutako testu batzuetatik abiatuta. Nagore Armental, Ainhoa Artetxe, Paula Brezo, Goizane Casado, Graciela Doniz, Lara Hunting, Eva Laorden Madinabeitia, Nahia Martinez Gondra, Meri Moren eta Mariñe Zeberio Diez dira orgia berezi honetan protagonista.
Kontuak kontu, emonaldia maiatzaren 14an eta 21ean eskainiko dabe, arratsaldeko 19:30ean. Sarrerak www.pabellon6.org webgunean dagoz eskuragarri
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
