BBK Bidaideak taldeak bat egin dau Bizkaiko Foru Aldundiaren 500. urteurrenagaz
2026-05-11 09:23 KultureaTalde bizkaitarrak, oraintsu Europako brontzezko dominea irabazi dau.
Lurraldeko nortasunagaz eta autogobernu sistemeagaz dauen konpromisoa erakutsi dau Ligako partiduan. BBK Bidaideak taldeak ekitaldi sinbolikoa egin dau kantxan, Bizkaiko Foru Barriaren (1526-2026) bosgarren mendeurrenaren ospakizunagaz bat egiteko. Plantillako kideek efemeride horren logotipo ofiziala erakusten dauen kartela jarri dabe, kirol munduak lurraldearen historiagaz eta nortasunagaz dauen konpromisoa azpimarratuz.
Ekimenak mugarri historiko horren garrantzia Bizkaiko gizarteko esparru barrietara eroan gura dau. Foru Barria Bizkaiko autogobernuaren sistema historiko eta tradizionala eta bere komunidadearen nortasunaren ikur garbia da. Izan zirelako gara goiburuari eutsiz, egungo autogobernuaren oinarria dan ondarea balioetsi gura izan dau Bilboko klubak. Testu juridiko horrek, XVI. mendeko garai haretan osoa aurreratuak ziran printzipioak ezarri zituan, horreen artean bardintasuna legearen aurrean, torturearen debekua eta habeas corpus eskubidea.
Ekitaldi horregaz, taldeak ordezkatzen dituan herritarrakazko loturea indartu eta zabalkunderako beste ekimen batzukaz bat egiten dau, gaur egun Bilboko Kale Nagusian eta Metro Bilbaoko Zazpi Kaleetako geltokian dagoan Bizkaiko Foru Barriari buruzko erakusketa ibiltaria, adibidez. BBK Bidaideak taldearen keinua Sardiniako Eurocupeko Zortziko Finalean izandako erantzun bikainaren ostean etorri da. Bertan, taldeak brontzezko dominea eskuratu eban Dinamo Sassariri 63-75 irabazita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
