'Bizkaiko Museoak. Bisita itzazu, bisita zaitez’ kanpainea jarri dabe martxan
2026-05-11 07:40 KultureaMaiatzaren 17ko Museoen Nazinoarteko Egunagaz bat etorriz.
Bizkaiak bat egingo dau Museoen Nazinoarteko Egunagaz museoak herritarrakana hurbiltzea helburu dauen eta ikuspegi parte‑hartzaile eta eraldatzailea dauen kanpaina propio baten bidez. Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko museo askoren ordezkaritza zabalagaz batera, ondoko ekimena aurkeztu dau, «Bizkaiko Museoak. Bisita itzazu, Bisita zaitez» goiburuari eutsiz jorratuko dana, museoen eginkizuna balioan jarriz: gizarteagaz topo egiteko, hausnartzeko eta konektetako gune bezela.
Ospakizun hori Museoen Nazinoarteko Egunean kokatzen da, Museoen Nazinoarteko Kontseiluak (ICOM) 1977tik bultzatutakoa. Ekimen hori nazimoarte mailakoa da, eta maiatzaren 18an egiten da. 2026an, nazinoarteko goliburua «Museos uniendo un mundo dividido» - «Museoak mundu zatitu bat elkartuz» izango da, Bizkaiaren ikuspegia indartu eta laguntzen dauen esparru bat, tokiko ekintza mundu osoko dozenaka mila museok parte hartzen daben mobilizazino globalagaz lerrokatuz.
Leixuri Arrizabalagak, Euskera, Kultura eta Kirol diputaduak, nabarmendu dauenez, Bizkaiko Foru Aldundiak museoak joandako denporetakoak dirla, publiko espezializatuarentzat dirala idea bertan behera itxi eta espazio biziak, gure joanagaz eta orainagaz konektautakoak dira. Garenagaz konektauta. Museoak ezagutzak sortzeko eta ikerketarako oinarrizko guneak dira, eta gure ondarea jagon eta zabaltzeko beharrezkoak dira. Bizkaiko museoek gure historia eta kulturea gorde eta konteta dabe. Kanpaina honen bidez hurbiletik, eskuragarritasunetik eta egunerokotasunetik herritarrak barriro deskubridu deiezala animetan ditugu.
Museoen Nazinoarteko Egunaren atarian, maiatzaren 17an, domekan, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Museoak kalera atarako ditu edozeinentzat pentsautako street marketing jarduera bereziagaz. Proposamena instalazino ludiko eta parte-hartzailea da, 40 lauki baino gehiago dituan panel handi batean oinarritua; lauki bakotxa lurraldeko museo bati lotuta dago. Galderen eta asmakizunen bidez parte-hartzaileek euren ezagutzak probau, museo barriak topau eta joko dinamiko batean parte hartu ahal izango dabe.
Parte hartu ezkero eta paneleko galderetako bat asmau ezkero zozketa batean sartuko dira. Zozketa horren saria lagun birentzako ‘Bizkaiko Museoetaz gozatzeko asteburua’ izango da. Esperientzian, museoetara bisitak, proposamen gastronomiko bat eta sarituak aukeratzen dauen Bizkaiko eskualde batean gau bateko egonaldia sartuko dira. Bizkaiko museoak biziteko eta sentiduteko konbita berezia. Ekintza hau Bilboko Abandoibarran, Evaristo Txurruka kaian izango da maiatzaren 17an, goizeko 11:30etik 19:00retara bitartean.
Maiatzaren 16tik aurrera, Museoen Nazinoarteko Egunaren harian, Bizkaiko museo gehienek programazino berezia eskainiko dabe, ate edegien jardunaldiak eta, kasu askotan, sartzea doban izango da. Besteak beste, tailerrak, bisita gidatuak, hitzaldiak, familia-jarduerak eta proposamen parte-hartzaileak atonduko dira, edade eta interes guztietako publikoak museoetara hurbildu eta horreezaz gozau deien.
Kontuak kontu, Museoen Nazinoarteko Eguneko kanpaina, kaleko jarduera eta programazino bereziari buruzko informazino guztia www.museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
