Elhuyar Zientzia Azokako sariak emon ditue
2026-05-11 07:43 KultureaLauaxeta ikastetxeko Farola berriztagarria eta iraunkorra proiektua izan da sarituetako bat.
Ondokoak izan dira proiektu sarituak:
- Beasaingo La Salle ikastetxeko Biomasa: Praka Bakeroek Sortzen Duten kutsadureari Aurre Egiteko Aukera proiektuak Miren Pelaez irakasleak jaso du Ciencia en Acción azokan parte hartzeko aukerea.
- Bizilabe Esperanza taldeko Konbutxazko larrua proiektuak jaso dau Exporecerca Jove azokan parte hartzeko aukera.
- Beasaingo La Salle ikastetxeko Biomasa: Praka Bakeroek Sortzen Duten Kutsadurari Aurre Egiteko Aukera proiektuak jaso du Feria del conocimiento Blólab azokan parte hartzeko aukerea.
- Colegio Plurilingüe San José-Josefinas Ourense ikastetxeko Barreras biodegradables: soluciones sostenibles contra los incendios forestales proiektuak jaso dau Open Science azokan parte hartzeko aukerea.
Sariak Begoña Pacheco Delgadok emon ditu, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresen eta Enpleguaren Sustapena zerbitzuko burua.
- Eguzkibegi ikastetxeko Kristalen Presiotik Elektrizitatera, Piezoelektrizitate Plaka proiektuak jaso du Ciencia en la calle azokan parte hartzeko aukera.
- Coruñako IES Isaac Díaz Pardo de Sada ikastetxeko Luz y Agua proiektuak jaso du Vila-ciencia azokan parte hartzeko aukera.
- Bilboko La Salle ikastetxeko Gogoan proiektuak jaso du Feria de Sevilla azokan parte hartzeko aukera.
Sariak Amaia Esquisabel Alegriak emon ditu, Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikako zuzendariak.
Sariak Javier Garcinuño Zabalak emon ditu, Bilbao Ekintzako zuzendari nagusiak.
- Lauaxeta ikastetxeko Farola berriztagarria eta iraunkorra proiektuak jaso dau Feria de la Ciencia y la Innovación de Asturias azokan parte hartzeko aukerea.
- Miguel de Unamuno BHI ikastetxeko Kirolak Loan Duen Eraginari Buruzko Ikerketa Miguel De Unamuno BHIn proiektuak jaso dau Exporecerca Jove azokan parte hartzeko aukerea.
- Amazabal BHI ikastetxeko Eraginkortasunez Garbitzen Dugu Ahoa proiektuak jaso dau Oportoko Mostra Nacional de Ciência Portuguesa azokan parte hartzeko aukerea.
Sariak Edurne Gaston Estangak emon ditu, Elhuyarreko Zientzia Unidadeko Koordinatzaileak.
Elhuyar Zientzia Azokea
Maiatzaren 6tik 9ra Bilboko Arenaleran egin da. Bertan, 183 proiektu egon dira ikusgai eta 60 ikastetxetako 660 gaztek hartu dabe parte. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gan, Espainiako eta nazinoarteko azoketako sarituak be izan dira gurean: 9 talde etorri dira Bilbora.
Elhuyar Zientzia Azokaren helburua da gazteei zientzia-bizipenak eskaintzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea, ez bakarrik Arenalean egiten dan azoka honetan, urte osoko lana be autrortzen baita. Ikasle gazteak eta Euskal Herriko ikerketa-zentroek eta unibersidat¡deek be parte hartzen dabe Azokan. Hareek guztiek proiektu honen aurrean urtero erakusten daben konpromisoa: ikasturte-hasieran, unibersidadeetako eta zentro teknologikoetako 80 ikertzailek (horreen artean, 48 emakume) emon eben izena ikasleakaz lan egiteko, eta beste horrenbeste
ibili dira azoka-egunetan ebaluatzaile-lanak egiten.
Elhuyarrek atondutako Elhuyar Zientzia Azokea ekimenak Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibersitateak eta Berrikuntza Sailaren, FECYTen (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología), Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Nafarroako Gobernuaren eta Erabiren laguntza jasotzen du.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
