2026ko Andra Mari eta Santa Eufemia Jaiak gainean doguz
2026-05-08 12:40 KultureaJaiok iragarteko kartelak aukeratzeko lehiaketea be martxan dago.
Bermeoko Udalak martxan jarri dau 2026ko Andra Mari eta Santa Eufemia Jaiak iragarriko dituan kartela aukeratzeko lehiaketea. Lanak aurkezteko epea bagilaren 26ra arte egongo da zabalik eta
herritarrek finalisten artean botoa emoteko aukerea izango dabe.
Lehiaketako gaia Bermeoko jaiak izango dira eta kartelak herriaren izaerea islatu beharko dau: jai herrikoiak eta herritarrentzat, parte- hartzaileak, sortzaileak, euskaldunak, feministak, solidarioak eta ekologistak.
Lehiaketan edozein persona fisikok parte hartu ahal izango dau. Kartelak 50 x 70 zentimetroko neurriak izan beharko ditu, formatu bertikalean, eta nahi beste kolore eta teknika erabili ahal izango dira.
Lanak modu bitan aurkeztu daitekez: PDF formatuan (bereizmen handikoa) edo euskarri gogorrean, betibere N-292 inprimakia beteta.
Adimen artifiziala erabili bada, egileak horren barri emon beharko dau aurkezpenean.
Lanak aurkezteko epea 2026ko bagilaren 26ko eguerdiko 14:00etan amaituko da.
Lanak Bermeoko Udaleko egoitza elektronikoan edo Berhazen (Ertzilla kalea 6-8, 08:00–14:30) aurkeztu ahal izango dira.
Kartelak testu hau jaso beharko dau: Bermeoko jaiak 2026 eta Irailaren 7tik 16ra.
Epaimahaian 9 kide izango dira emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatuari eutsiz. Proposamenak honako erispideen arabera balorauko dira: estetikea, Bermeoren izaerea islatzea, balioak eta originaltasuna. Balorazioan, gizakiek egindako lanak lehenetsiko dira adimen artifizialaren bidez egindakoen aurretik.
Epaimahaiak aurkeztutako lan guztiak aztertuko ditu eta puntuazinorik handiena lortzen dabenen artean finalistak aukeratuko diu. Ondoren, herritarrek finalisten artean botoa emon ahal izango dabe 2026ko garagarrilaren 1etik (08:00) 10era arte (14:00. Botoa emon leikie Bermeoko Udalaren webguneko Esaizu plataforman edo Gizarte eta Kultura etxean (Irakaskintza 14-16), 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:15era (astelehenetik barikura).
Botoen balioa honakoa izango da: % 70 aurrez aurrekoa eta % 30 online.
Pertsona bakotxak boto bakarra emon ahal izango dau.
Sari bakarra egongo da, 600 eurokoa. Irabazlea 2026ko garagarrilaren 13an jakinaraziko da.
Argibide gehiago nahi dabenek Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean
(Irakaskintza 14 -16. Tel.: 946179157; kultura@bermeo.eus) jaso leikie.
Horrezaz gan, oinarriak www.bermeo.eus webgunean dagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
