Museo Migrante Migrante Bilbon

Bizkaie! 2026-05-07 11:03   Kulturea

Angélica Dass artista bisualaren ekimena da.

Iñigo Zubizarreta (Bilboko Udala), Angélica Dass eta Jon Ruigómez (Itsasmuseum). | Ikusi handiago | Argazki originala

Museo Migrante Migrantek (MMM) mobimentuaren istorioak jasoten ditu objektuen, erretratuen eta kontakizunen bidez. Migrazinoa giza esperientziaren oinarrizko zatitzat ulertzen da.

Saioan zehar, istorio laburra konpartiduko dozu (zurea edo familiakoa), erretratu bat egingo deutsugu eta zeugaz lotutako objektuaren argazki bat be bai. Zeure ekarpena proiektuaren artxibo bizian txertatuko da.

Ganerakoan, Museo Migrante Migrante: mobimentua dagoan gomutatik alkarrizketak topaketea izango da gaur, hilak 7, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Bilboko Itsasmuseum entzutetsuan.

Parte-hartzaileak:

  • Xingyi Lin Chen.
  • María Gracia Cebrecos Loayza.
  • Imanol Zubero.
  • Larraitz Zumeta Sánchez.
  • Blanchard Moussayou Sambou.

Moderatzailea:

  • Angélica Dass.

Topaketa hau memoriaren, migrazinoaren eta uri batek zeharkatzen dabe ibilbideak zelan entzuten, irudikatzen eta ikusgarri egiten dituanari buruzko alkarrizketa-gune lez planteetan da. Sorkuntza garaikideko, bitartekaritza kulturaleko, ikerketako eta bizipenetako ahotsen arteko topaketatik abiatuta, alkarrizketak artxiboari, pertenentziari, identidadeari, ondareari eta bizikidetzeari buruzko galderak edegiko ditu, erdigunean jarriz joandako eta egungo desplazamenduak lotzen dituen kontakizunak, objektuak eta memoriak.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu