'in situ: Igshaan Adams. Hautsa harrotzen: Gorputzaren artxiboa'
2026-05-06 11:56 KultureaGuggenheim Bilbao Museoan maiatzaren 5etik zemendiaren 1era arte.
Adamsek askotariko esparruak lantzen ditu, besteak beste, ehun-gaiak, eskulturea eta instalazinoa eta horreetan sokak, bihiak, alanbrea eta topautako objektuak erabilten ditu —horreek dituen asoziazino sensorial eta kulturalakaz—, arrazearen, erlijinoaren, sexualidadearen eta gomutearen arteko loturak islatzen dituen gainazal konplexuak sortzeko.
Hautsa harrotzen: Gorputzaren artxiboa erakusketea murgiltzailea eta introspektiboa da aldi berean; presentzia materiala emoten deutse indar ikusezinei —gomutei, erritmoari, enpatiari— eta ehuntzeko jarduerea gorputz-ekintza eta ekintza kolektibo lez aurkezten dau.
Hegoafrikako Ipar Lurmuturreko probintzian dagoan O’okiep urian —hau da, amaren familiaren sorlekuan— Garage Dance Ensemble konpainiagaz dauen lankidetzeari esker ehuntzeko ekintzearen eta jantzearen arteko alkarrizketea sorrarazo dau.
Guggenheim Bilbao Museoak atsegin handiz aurkeztu dau in situ: Igshaan Adams. Hautsa harrotzen: Gorputzaren artxiboa erakusketea, Museoaren in situ erakusketa-zikloko hirugarrena. Ziklo horretan, Museoak areto jakin baterako pentsautako eta eraikinaren arkitektureagaz alkarrizketa bat sortarazoko daben obrak sortzeko animetan ditu artisteak. in situ artista garaikide nabarmenek asmo handiko proiektuak egiteko akuilatzeko plataforma moduan sortu zan, eta eskulturearen, instalazino-artearen eta multimediaren aukerak zabaltzen dituen obrak aurkezten ditu. Erakusketa bakotxak hartzen dauen espazioagaz alkarreragiten dau zuzenean eta arkitekturea eta irudimen artistikoa batzen diran ingurune bihurtzen dau espazio hori.
Komisarioa: Lekha Hileman.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
