Karlos Garaikoetxea Lehendakaria hil da, 87 urte zituala

Bizkaie! 2026-05-05 07:46   Pil-pilean

Uger egiten ebilela bihotzekoak jota.

Frankismoaren osteko lehenengo euskal gobernua sortzen makinatxu bat lan egindakoa, 1979. eta 1980. urteen artean Eusko Kontseilu Nagusiko buru izan ondoren, Karlos Garaikoetxea demokraziaren lehen lehendakari bihurtu zan, Franco hil ondoren. Lan gogorra eta arriskutsua zan, inork ez ekialako zelan jorratu jazoerak, ezerezetik burua zelan atara. Hor sartu ziran haren gobernuko sailburu garrantzitsuenetako batzuk, besteak beste, Pedro Luis Uriarte, Euskal Ekonomia Itunaren negoziatzailea, Pedro Miguel Etxenike, Hezkuntza eta Kulturako arduraduna eta gobernuaren bozeroailea edo Ángel Larrañaga, Osasuneko sailburua, Osakidetzaren izena asmau ebana euskal osasunaren transferentzia lortu ondoren.

Kontuak kontu, Nafarroako Legebiltzeko patrte-hartzaile 1979tik eta aurrerago 1980tik 1985era Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari izan zan. Gorabeherak gorabehera, Herri bat eregiteko prozesuan mugarri izan zan.

Agur eta ohore Garaikoetxea Lehendakaria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu