'Izan nahi duguna'

Bizkaie! 2026-05-04 08:21   Kulturea

 33. Euskal Eskola Publikoa iragarteko kantua eta bideoklipa aurkeztu ditue. 

2026ko bagilaren 7an Santurtzin (Bizkaia) egingo da Euskal Eskola Publikoaren 33. Jaiaren abestia eta bideoklipa aurkeztu ditue. Prentsaurrekoa EITBren egoitzan egin da eta hor izan dira Mikel
Inuntziaga (abestiaren sortzailea), Nerea Zendoia (Makusi, EITB) eta Iraia Rojo (EHIGE). Santurtziko eskola publikoaren komunidadearen ordezkariak be egon dira kantuaren aurkezpenean (Itsasoko Ama eta Las Viñas eskoletako ikasle eta irakasleak).

Izan nahi duguna abestia eta bideoklipa

Ehunak sortu, sareak lotu, alkar ehundu, ehunduz errotu dakar Izan nahi duguna kantuaren lehenengo esaldiak eta holako izan da kantuaren sorkuntza prozesua, saretzearen emoiteza.

Izan nahi duguna Eidabek produzidutako kantuaren musikea Mikel Inuntziagak sortu dau eta erritmoa, umorea eta freskotasuna dira kantuaren ezaugarri nagusiak. Berbei jagokenez eta aurtengo leloari eutsiz, Onintza Enbeitarenak dira berbak eta musikari, abeslari eta lagunak izan ditu Euskal Eskola Publikoaren alde kantetako prest: Jone Laspiur, Joxe Mari Agirretxe (Porrotx), Itziar Ituño, Roberto Moso eta Yogurinha Borova, tartean. Bideokliparen zuzendaria Urko Olazabal izan da.

Santurtziko Euskal Eskola Publikoaren sarea ez da makala, izan be, haurreskola bi (Emilia Zuza eta Mirabueno), Ume eta Lehen Hezkuntzako lau eskola (Serantes, Emilia Zuza, Las Viñas eta Itsasoko Ama), Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxe bi (Kantauri eta Axular) eta Lanbide Heziketako ikastetxe publiko bat (Santurtzi LH) ditu Santurtzik.

Azken urteotan, alkarlanean, Euskal Eskola Publikoa defendiduteko eta aldarrikatzeko ahalegin garrantzitsuak egin ditu Santurtziko eskola publikoaren komunidadeak, eskola-ehundura sendoa eta aberatsa sortuz, eta hori omendu nahi izan da abesti eta bideokliparen bidez.

Izan nahi duguna

Berbak:

  • Onintza Enbeita.
  • Musika: Mikel Inuntziaga.

Grabaketea:

  • Altamira Estudioa.

Nahasketa eta masterizazinoa:

  • Estudio Durango.

Instrumentuak:

• Anton Calleja: albokote, whistle, txalapartea.
• Itziar Ituño: panderoa.
• Mikel Inuntziaga: gitarra akustikoa, baxua, bateria eta armonikea.

Oinarrizko ahotsak:

  • Jone Laspiur.
  • Onintza Enbeita.
  • Joxe Mari Agirretxe (Porrotx).
  • Itziar Ituño.
  • Roberto Moso.
  • Yogurinha Borova.

Koroak:

  • Santurtziko eskola publikoetako ikasleak

Argazkiak:

  • Ilara

Bideoklipa:

  • Urko Olazabal

Produkzinoa:

  • eidabe

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu