'Lurraren arteak' erakusketea ikusteko azken egunak

Bizkaie! 2026-04-30 08:15   Kulturea

Maiatzak 3, domekea, izango da erakusketea ikusteko azken eguna. 

Iberdrolak babestutako erakusketa horrek joan dan mendetik gaur egunera arteko lanak batzen ditu eta gure planetearen aurreko hartu-emonak birpentsetea da asmo nagusia, baita artifizialtasunak natureari gero eta leku gehiago zelan hartu deutson hausnartzea be.

Erakusketearen azken egunean, arratsaldeko 16:00etatik 19:00retara bitartean datozenek % 50eko deskontua izango dabe sarrerearen prezioan, eta ikusgai dagozan gainontzeko aretoak bisitetako aukerea be izango dabe: Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak (Babeslea: BBK) eta Ruth Asawa: Atzerabegirakoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu