XX. Getxophoto Nazinoarteko Irudi Jaialdia aurkeztu dabe
2026-04-29 13:17 KultureaMaiatzaren 28tik bagilaren 21era egingo da Getxon.
PAUSA, PLAY eta REC botoiak sakatu ondoren –aurreko hiru edizinoetako gaiak– aurtengo hari gidaria RESET izango da. Gure 20. urteurrena ospatzen dogun honetan, edizino hau azpimarratzea merezidu dauelako. Ospatzeko arrazoia (eta atxakia) egindako bidea, luzea baita, baloretako.
Azken eta laugarren urtez jarraian, María Ptqk kultur ikertzailea eta komisario independentea da edizino honetako zuzendari artistikoa. Aurten be, artista ospetsuak izango dira Jaialdian, beren lanak uriko kaleetan konpartiduko dituenak, besteak beste, Cristina de Middel, Frederic Aranda, Mohammad Rakibul, Gohar Dashti eta Alejandro Acín artisten proiektuak izango dira ikusgai.
Begihandi Kultur Alkarteak sortua, Getxophoto Nazinoarteko Irudi Jaialdia 2007an sortu zan eta 2026ko bagilean 20 urte beteko ditu. Hogei edizino, bakotxa gai bati eskainia, beti bere interes orokorrekoa: zahartzaroa, umezaroa, gatazkak, bidaiak edota amesak. Sei komisario, nortasun eta gustu askotakoak. Mundu osoko 350 artista baino gehiago, eta beste horrenbeste erakusketa eta instalazino euskarri eta leku ugaritan: itsasoaren gaineko puzgarrietan edo zabor-poltsetan, horma ezkutuetan edo metro-geltokietan, monumentu historikoetan, fatxada enblematikoetan edota herriko edozein bazterretan. Beti ohikoak ez diran euskarri, formatu eta espazioetan, izan be, hauxe izan da Jaialdiaren ezaugarri nagusietako bat.
Horrezaz gan, Getxophoton dozenaka topaketa, berbaldi eta jarduera egin izan dira.
Bilbotik gertu dagoan ia 80.000 biztanleko herri txiki hau, ikusizko-sortzaileen eta publiko orokorraren arteko topagune bihurtu da. Leku horreek, urtero, proposamen artistiko garrantzitsuak hartu ditue uriko eguneroko bizitzan txertatuz, eta sorkuntza artistikoari eta haren sozializazinoari laguntzeko ekosistema legez funtzionetan dau.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
