'De la tierra al atril' obrea eskainiko dau PER QUATTRO taldeak Bilbon
2026-04-29 10:08 KultureaMusika dibertigarria da - La música me diverterte kontzertu didaktikoen zikloa Bilbon.
Bilboko Udalak Musika dibertigarria da - La música me diverterte kontzertu didaktikoen zikloa dakar, musikaren arloan jentea trebatzea eta publiko barria erakartea dira helburuak. Programa hau oinarrizko elementutzat hartzen da kultureari eusteko eta Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoan aurreikusitako publikoentzako eta entzuleentzako jarduera-arloen barruan sartzen da.
Ikuskizun guztiak Bertendona Institutuan izango dira: apirilaren 30ean (eguenean) eta maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an (barikuak). Ikuskizunak 19:00retan hasiko dira baina azkena 18:30ean hasi eta euskeraz egingo da, zehatz umeentzako.
Maiatzaren 29rako programautako ikuskizunerako sarrerak euro bian dagoz. Gainerako kontzertuetara joateko 5 euroko sarrerea ordaindu beharko da.
Informazino gehiago eta sarrerak hemen.
Egitaraua
- Apirilaren 30ean, osteguna, 19:00retan.
PER QUATTRO - De la tierra al atril. Ainhoa Gutiérrez Ortega, Laura Ilardia de Miguel, Nerea Quincoces Ochoa eta Olalla Montoya Gómez.
- Maiatzaren 8an, ostirala, 19:00retan.
MIKEL TELLERIA - Oroit Lou Reed.
- Maiatzaren 15ean, 19:00retan.
ALE & THE HOPS (Blues, Soul, Jazz, Funk)
- Maiatzaren 22an, ostirala, 19:00etan.
SACRATIF CLASSICAL - Cuerdas atemporales.
- Maiatzaren 29an, ostirala, 18:30ean.
SOINUAK HAIZEAN – Eko eta Itsasoa. Umeentzako (2-12 urte). Euskeraz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
